[itzul] etxeko lanak bidali?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
As, Api 3, 12:50:00, CEST 2012
Eskerrak garbi utzi duan, Iņigo. Bestela, "agindu"k "bidali"ren balioa
hartze horrekin zuritu nahiko ziaten "bidali"k "agindu"ren balioa
hartzea.
Belarri eta oroimen sano samarra duen edonork daki noiztik eta nondik
sartuak zaizkigun, eta zergatik zabalduak, halako "itsulpen"
intrakraneal (eskerrik asko, Josu, terminoarengatik) exonormatibo
gordinak.
ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo<inigo.errasti a bildua bizkaia.net> igorleak hau
idatzi zuen (2012-04-03):
> Ez, nik ez dut esan nahi bestearen antzekoa denik. Nire ustez, "etxeko lanak
> bidali" ustela da. Ez dut berdin ikusten, ordea, Arratiko "mezu bat agindu"
> hori.
>
> Iņigo
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
> de karlos del_olmo
> Enviado el: martes, 03 de abril de 2012 12:33
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] etxeko lanak bidali?
>
>>Esate baterako, "mensaje bat aginduko(deu)tsut" normal-normal esaten
>>dute
> Arratia aldean.
>
> Horrexegatik ekarri dut harira erabilera hori, erdarakada itxura izan arren,
> balitekeelako halako txarra ez izatea.
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago