[itzul] etxeko lanak bidali?
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
As, Api 3, 13:22:27, CEST 2012
Erabilera okertzat daukat, bai, hemen auzi dena (edo zena).
Ikastolatik harakoa, zehazkiago, esapidea mailegatzea zilegi bazait.
Karlosek aipatu duena beste bat da, eta ez du (burugogogortasuna ere
genetikoa da, inondik ere, gortasun eta ahaztura batzuk bezala)
zerikusi zuzenik auziarekin, noiztikoa den gorabehera.
Eman ta bidal zazu (baina ezin agindu fruiturik).
karlos del_olmo<karlos_del_olmo a bildua donostia.org> igorleak hau idatzi zuen
(2012-04-03):
>
>>Belarri eta oroimen sano samarra duen edonork
>
> Jainkoak eta genetikak guztiak berdin tratazen ez "gaituzten" arren
> (askotarikotasunaren mesedean, seguru asko; alegia, zorionez, bestela
> mundua oso leku aspergarria litzateke), erabilera "oker" hori labatik
> harako ogia ez dela gogora ekarri nahi nuen.
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago