[itzul] etxeko lanak bidali?
ANDONEGUI SANTAMARIA, Francisco Javier
xandonegi a bildua gipuzkoa.net
As, Api 3, 13:34:38, CEST 2012
Ni ere zalantzan ibili naiz sartu ala ez, baina azkenean animatu naiz.
"Etxeko lanak bidali" nahiko zabaldua dago. Itxura guztia dauka itzulpen txar batek eragindako esamoldea dela, egia. Ni modernoa ez naiz, baina bai oso guaia, eta ontzat emango nuke (dagokion mailan betiere), batetik eta nagusiki, zabalduta dagoelako eta, bestetik, ez duelako euskal esamolde bat ordeztu.
Juanek aipatu du "(lanak) bidali" horrekin "(baldintzak) eman" aditzarekin bezalatsu gertatzen dela. Nire ustez, azken hori "larrixeagoa" da.
Izan ere, "etxeko lanak bidali" hor geratzen da; ez da, nik dakidala, beste inora zabaltzen "bidali" "agindu" zentzuarekin. "Eman" "gertatu" esanahiarekin, ordea, ez da mugatzen "baldintzak ematen dira" esamoldera, baizik eta "gertatu"ren sinonimo bihurtzen da. Horrela, "egoera bat eman", "istripu bat eman" eta "horrelako gauzak askotan ematen dira" bezalakoak dauzkagu.
Egia da, hala ere, oso ohikoa dela izen eta aditzei erderen esanahiak ematea. Gazteleraz, ingelesetik etorritako esanahiak dira contemplar=considerar, doméstico=nacional, escalada=aumento, especular=rumorear, nominar=proponer o elegir como candidato, prolijo=extenso, severo=importante, urgente=inmediato, eta abar.
Beraz, zalantzarik gabe, gerta daiteke "eman" aditzak beste esanahi bat izatea egunen batean, baina nik esango nuke oraingoz ez duela. Niri, behintzat, "etxeko lanak bidali" ematen ez didan belarriko mina ematen dit "akats bat eman da eta hemen bukatu behar dut".
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: asteartea, 2012.eko apirilak 3 11:44
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] etxeko lanak bidali?
Nire ustez, "(baldintzak) eman" aditzarekin bezalatsu gertatzen da
"(lanak) bidali" horrekin ere: erdarakazo galanta da, izatez, monumentala, baina soziologikoki ia erabat nagusitua, "normaldua".
Badakit ez dela moderno eta guai olde horri aurka egitea, baina...
(Zalantzan egon naiz sartu ala ez: lotsa apur bat ematen du honelako foro batean halako kontu elementalez jardun beharra ...)
Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012-04-03):
> Bittorrek ezin duela eta, mezu hau bere izenburuarekin editatzen
> saiatuko naiz. Bide batez esateko, niri ere bitxi gertatzen zait
> "etxeko lanak bidali", horrela ikusita, baina ez naiz ausartzen
> esatera inoiz erabili ez dudanik ("etxeko lanak agindu" bete-betekoaz
> gain, "etxeko lanak eman" ere ez zait arrotz gertatzen).
>
>
> ---------- Forwarded message ----------
> From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
> Date: 3 April 2012 10:10
> Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>
>
> Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut
> zuzenean egin. Esan liezadake inork zergatik?
>
> Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.
>
> Ondo izan
>
> ETXEKO LANAK BIDALI zuen izenburu galdeak, eta zioen:
>
> Oraintxe irakurri dut (martxoaren 28an -eta hirugarrenez saiatuko naiz
> bidaltzen, ea oraingoan argitaratzen den-) ARGIA.COMeko eguneko
> berrietan ondoko izenburua "Ikasleei etxeko lanak bidaltzearen aurka daude gurasoak".
> Ondoko iruzkin galdea egin dut bertan, eta pentsatu dut agian Itzul
> zela leku egokia nire zalantza partekatzeko, inork argirik egin baliezat.
>
> Mila esker
>
> Bittor
>
> Hau da ARGIA.COMen idatzitakoa:
>
> Nik ikasleei beti-edo esaten diet euskaraz, edo nik behintzat, etxeko
> lanak ez ditudala "bidaltzen"-edo inora. Nik eskatu egiten ditudala,
> edo agindu-edo. Baina ikasle guztiak datozkit beti "bidalitako" etxeko
> lanen bila, eta beldur naiz horien irakasle eta guraso guztiek ere
> hala erabiliko ote duten.
>
> Kontua da niri oso "bitxia", "espainola"-edo egiten zaidala erabilera
> hori (agian zaharregia naizelako ikastoletatik eta ibiltzeko). Gaur
> berriaren izenburua ikusita, zuei galdetzea bururatu zait. Hori da
> erabiltzen den forma?
>
> OEHn begiratuta ez dut ikusi uste halako erabilerarik, baizik eta
> IGORRI edo zentzuzkoak. Ez AGINDU edo ESKATU zentzuzkoak. Baina ez
> dakit "ETXEKO LANAK BIDALI" horrek, azpian bakarrik ote duen
> espainolezko "MANDAR/ORDENAR TRABAJOS DE CASA" edo besterik.
>
> Inork ezer esan baliezadake, eskertuko nioke.
>
> Ondo izan.
>
> Bittor
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago