[itzul] etxeko lanak bidali?
Arrate Unzueta
arrate.unzueta a bildua gmail.com
As, Api 3, 14:53:28, CEST 2012
Ta "etxerako lanak" izan beharko luke, ezta?
El 3 de abril de 2012 13:34, ANDONEGUI SANTAMARIA, Francisco Javier <
xandonegi a bildua gipuzkoa.net> escribió:
> Ni ere zalantzan ibili naiz sartu ala ez, baina azkenean animatu naiz.
>
> "Etxeko lanak bidali" nahiko zabaldua dago. Itxura guztia dauka itzulpen
> txar batek eragindako esamoldea dela, egia. Ni modernoa ez naiz, baina bai
> oso guaia, eta ontzat emango nuke (dagokion mailan betiere), batetik eta
> nagusiki, zabalduta dagoelako eta, bestetik, ez duelako euskal esamolde bat
> ordeztu.
>
> Juanek aipatu du "(lanak) bidali" horrekin "(baldintzak) eman" aditzarekin
> bezalatsu gertatzen dela. Nire ustez, azken hori "larrixeagoa" da.
>
> Izan ere, "etxeko lanak bidali" hor geratzen da; ez da, nik dakidala,
> beste inora zabaltzen "bidali" "agindu" zentzuarekin. "Eman" "gertatu"
> esanahiarekin, ordea, ez da mugatzen "baldintzak ematen dira" esamoldera,
> baizik eta "gertatu"ren sinonimo bihurtzen da. Horrela, "egoera bat eman",
> "istripu bat eman" eta "horrelako gauzak askotan ematen dira" bezalakoak
> dauzkagu.
>
> Egia da, hala ere, oso ohikoa dela izen eta aditzei erderen esanahiak
> ematea. Gazteleraz, ingelesetik etorritako esanahiak dira
> contemplar=considerar, doméstico=nacional, escalada=aumento,
> especular=rumorear, nominar=proponer o elegir como candidato,
> prolijo=extenso, severo=importante, urgente=inmediato, eta abar.
>
> Beraz, zalantzarik gabe, gerta daiteke "eman" aditzak beste esanahi bat
> izatea egunen batean, baina nik esango nuke oraingoz ez duela. Niri,
> behintzat, "etxeko lanak bidali" ematen ez didan belarriko mina ematen dit
> "akats bat eman da eta hemen bukatu behar dut".
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
> Bidaltze-data: asteartea, 2012.eko apirilak 3 11:44
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] etxeko lanak bidali?
>
> Nire ustez, "(baldintzak) eman" aditzarekin bezalatsu gertatzen da
> "(lanak) bidali" horrekin ere: erdarakazo galanta da, izatez, monumentala,
> baina soziologikoki ia erabat nagusitua, "normaldua".
>
> Badakit ez dela moderno eta guai olde horri aurka egitea, baina...
>
> (Zalantzan egon naiz sartu ala ez: lotsa apur bat ematen du honelako foro
> batean halako kontu elementalez jardun beharra ...)
>
>
>
>
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2012-04-03):
> > Bittorrek ezin duela eta, mezu hau bere izenburuarekin editatzen
> > saiatuko naiz. Bide batez esateko, niri ere bitxi gertatzen zait
> > "etxeko lanak bidali", horrela ikusita, baina ez naiz ausartzen
> > esatera inoiz erabili ez dudanik ("etxeko lanak agindu" bete-betekoaz
> > gain, "etxeko lanak eman" ere ez zait arrotz gertatzen).
> >
> >
> > ---------- Forwarded message ----------
> > From: Bittor Hidalgo <bittorhidalgo a bildua euskalnet.net>
> > Date: 3 April 2012 10:10
> > Subject: Re: [itzul] kasuan-kasuan
> > To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> >
> >
> > Badaramatzat egun batzuk galdera hau sareratu nahian, eta ezin dut
> > zuzenean egin. Esan liezadake inork zergatik?
> >
> > Hemen saiatuko naiz erantzun bezala, ea.
> >
> > Ondo izan
> >
> > ETXEKO LANAK BIDALI zuen izenburu galdeak, eta zioen:
> >
> > Oraintxe irakurri dut (martxoaren 28an -eta hirugarrenez saiatuko naiz
> > bidaltzen, ea oraingoan argitaratzen den-) ARGIA.COMeko eguneko
> > berrietan ondoko izenburua "Ikasleei etxeko lanak bidaltzearen aurka
> daude gurasoak".
> > Ondoko iruzkin galdea egin dut bertan, eta pentsatu dut agian Itzul
> > zela leku egokia nire zalantza partekatzeko, inork argirik egin baliezat.
> >
> > Mila esker
> >
> > Bittor
> >
> > Hau da ARGIA.COMen idatzitakoa:
> >
> > Nik ikasleei beti-edo esaten diet euskaraz, edo nik behintzat, etxeko
> > lanak ez ditudala "bidaltzen"-edo inora. Nik eskatu egiten ditudala,
> > edo agindu-edo. Baina ikasle guztiak datozkit beti "bidalitako" etxeko
> > lanen bila, eta beldur naiz horien irakasle eta guraso guztiek ere
> > hala erabiliko ote duten.
> >
> > Kontua da niri oso "bitxia", "espainola"-edo egiten zaidala erabilera
> > hori (agian zaharregia naizelako ikastoletatik eta ibiltzeko). Gaur
> > berriaren izenburua ikusita, zuei galdetzea bururatu zait. Hori da
> > erabiltzen den forma?
> >
> > OEHn begiratuta ez dut ikusi uste halako erabilerarik, baizik eta
> > IGORRI edo zentzuzkoak. Ez AGINDU edo ESKATU zentzuzkoak. Baina ez
> > dakit "ETXEKO LANAK BIDALI" horrek, azpian bakarrik ote duen
> > espainolezko "MANDAR/ORDENAR TRABAJOS DE CASA" edo besterik.
> >
> > Inork ezer esan baliezadake, eskertuko nioke.
> >
> > Ondo izan.
> >
> > Bittor
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago