[itzul] presentes o por representación

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Api 20, 12:10:25, CEST 2012


Galderatik aparteko zerbait esan behar dut. "Erdiak eta bat gehiago" ("La mitad más uno") esamoldea ez da zuzena, esan nahi dena esateko. Ez da zehatza. Balioko luke kopuru osoa bikoitia bada: adibidez 100, erdiak eta bat 51. Baina kopuru osoa bakoitia denean (herri erakundeetan, kasu gehienak dira honelakoak), ez du balio. Adibidez: 25 badira, 13 litzateke nahikoa, baino hori ez da erdiak eta bat gehiago. Erdiak eta bat gehiago izatearen baldintza betetzeko, 14 batzarkide presente edo ordezkaridun beharko lirateke (13,5 pertsona ezin direlako egon, eta 13 izanik ez delako baldintza betetzen). Badakit hitz egiteko modu bat dela, baina testu juridikoetan zehatza izan behar da eta ez du balio "badakigu zer esan nahi dugun" esateak.

Esamolde zuzena "Erdiak baino gehiago" izango litzateke ("más de la mitad"). Horra nire hausnarketa eta proposamena.

Ondo ibili,

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Patxi Petrirena
Bidaltze-data: jueves, 19 de abril de 2012 23:31
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] presentes o por representación

Aupa. Nik "presente egonda edo ordezkari bidez" esango nuke. edo "bertan
egonda edo ordezkari baten bidez" ("gutxienez erdiak eta bat gehiago
biltzen badira, bertan egonda edo ordezkari bidez"). Ongi izan.

On 19 April 2012 19:51, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskaltel.net>wrote:

> Kaixo: ondoko esaldi horretan nola emango zenukete 'presentes o por
> representación' hori?
>
> Las Asambleas Generales, tanto ordinarias como extraordinarias, quedarán
> válidamente constituidasen primera convocatoria cuando concurran a ellas
> presentes o por representación, la mitad mas una de las personas asociadas
> con derecho a voto, y en segunda convocatoria cualquiera que sea el numero
> de éstas
>
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago