[itzul] Arantzazu lokutorioa/telefonotegia

sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es sayago.ja a bildua aju.ej-gv.es
Ost, Api 25, 07:50:26, CEST 2012


Elhurrayen, behintzat, "mintzategia" dakar, eta gero beste termino batzuk: solastoki, solastegi, mintzaleku; baina ez du "lokutorio" aipatzen. Onartu behar dugu joera bi daudela gure euskaran. Kalean, adibidez, askotan entzuten da "labadora" eta "konprak", baina badirudi erregistro kontua dela, eta idatzizkoetarako beste termino batzuk erabiltzen direla. Kasu berberean egon gaitezke. Batzuetan euskaraz "jatorritzat" har dezakegun termino bat hizkuntza pobretu dezake, "zehaztu" gehiegi erabiltzen dugunean bezalaxe, baina ez dut uste kasu horretan gaudenik. Hortaz nik "mintzategia" hartuko nuke.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Xabier Zabaleta
Enviado el: martes, 24 de abril de 2012 14:19
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Arantzazu lokutorioa/telefonotegia


Oñatin lokutorio bat zabaldu behar dutela eta, kanpoko errotulazioa
euskaraz jarri nahi dute. Kontsulta egin didate, eta zalantza sortu zait.
Zuek zein forma erabiliko zenukete?


   1. Arantzazu telefonotegia
   2. Arantzazu lokutorioa
   3. Arantzazu mintzategia


Zein da nagusitzen ari den erabilera "locutorio público" errotulurako?


-- 
Xabier Zabaleta


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago