[itzul] Internazionala
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 26, 15:14:16, CEST 2012
"Indazu albiristea" 'emadazu berri ona' da.
"Gertatuak ez du ardura" 'lehenak ez du axola' da.
"Nor den herriak badaki" 'herritarrek eskubideen (indarraren...) kontzientzia hartu dute' da, hots, 'herriak badaki (herria) nor den", 'nor' 'ni banaiz nor' esaldian bezala ulertuta.
"Oro gudura, hala!" 'denok gudara, ekin!' da, beharbada hatxe barik idatziko genuke, baina tira.
"adin" 'duin' da, hau da, 'mailakoa'.
Ez diot aitzakiarik ikusten letrari.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Bittor Abarzuza
Bidaltze-data: miércoles, 25 de abril de 2012 15:35
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Internazionala
Kaixo: jakin nahi nuen nork itzuli zuen langileon Internazionala euskaraz,
maiatzaren lehenean ibiltzen den hau:
... eta zalantzak argitu:
Zutik lurrean kondenatu
zaren langile tristea
Nekez ginen elkarganatu.
Indazu albiristea. ZER ESAN NAHI DU?
Gertatuak ez du ardura. ZER ESAN NAHI DU?
Jende esklaboa, jaiki!
Aldaketak datoz mundura.
Nor den herriak badaki. NONDIK NORAKOA?
Oro gudura, hala! ZUZENA, EGOKIA ETA JATORRA AL DA?
bihar izan dadin
Internazionala
herriaren adin. BESTE MODU BATEZ?
Victor Abarzuza
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago