[itzul] Internazionala

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Ast, Api 26, 15:31:50, CEST 2012


Galdera airean segitzen du: Nork itzuli zuen.

Bestalde, letrak ez badu aitzakirik, zergatik ez du ia inork jakitzen?

Gero arte

<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 26a 15:14):

> "Indazu albiristea" 'emadazu berri ona' da.
>
> "Gertatuak ez du ardura" 'lehenak ez du axola' da.
>
> "Nor den herriak badaki" 'herritarrek eskubideen (indarraren...)
> kontzientzia hartu dute' da, hots, 'herriak badaki (herria) nor den", 'nor'
> 'ni banaiz nor' esaldian bezala ulertuta.
>
> "Oro gudura, hala!" 'denok gudara, ekin!' da, beharbada hatxe barik
> idatziko genuke, baina tira.
>
> "adin" 'duin' da, hau da, 'mailakoa'.
>
> Ez diot aitzakiarik ikusten letrari.
>
> Jon
>
>
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Bittor Abarzuza
> Bidaltze-data: miércoles, 25 de abril de 2012 15:35
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: [itzul] Internazionala
>
> Kaixo: jakin nahi nuen nork itzuli zuen langileon Internazionala euskaraz,
> maiatzaren lehenean ibiltzen den hau:
>
> ... eta zalantzak argitu:
>
> Zutik lurrean kondenatu
> zaren langile tristea
> Nekez ginen elkarganatu.
> Indazu albiristea.  ZER ESAN NAHI DU?
>
> Gertatuak ez du ardura. ZER ESAN NAHI DU?
> Jende esklaboa, jaiki!
> Aldaketak datoz mundura.
> Nor den herriak badaki. NONDIK NORAKOA?
>
> Oro gudura, hala! ZUZENA, EGOKIA ETA JATORRA AL DA?
> bihar izan dadin
> Internazionala
> herriaren adin. BESTE MODU BATEZ?
>
>
> Victor Abarzuza
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago