[itzul] Internazionala

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Or, Api 27, 11:09:22, CEST 2012


Bueno, bertsio bat ziur da Arestik ondua dela, bestea ere egozten zaio 
(Wikipedian bertan, esaterako), baina ez dago frogarik, antza: 
http://zuzeu.com/2012/03/26/greba-orokorrerako-errepertorio-bat/
Hizkera aztertu beharko litzateke, Arestirena dela susmoa mantentzeko, 
bederen, edo baztertzeko.
Egongo da horretan aditurik.

27/04/2012 9:04(e)an, Bittor Abarzuza(e)k idatzi zuen:
> Ea aklaratzen naizen. Gabriel Arestik ez ei zuen egin bertsio hori,
> honakoa, baizik:
>
> Zutik! Munduko langileak,
>
> Garai dezagun gosea!
>
> Odoltzaren ondoan sarri
>
> Datorkigu asea!
>
> Burjesiaren hilobitzat
>
> Zabal dezagun lezea,
>
> Harekin ehortziko dugu
>
> Eman daukun oinazea.
>
>
>
> Gora herri-artea,
>
> Agintera zuzen;
>
> Gure azken gerra
>
> Bizkor etorri zen.
>
> Oihuaren ederra,
>
> Garbi eta hozen!
>
> Munduko langile guztiak
>
> Bat egin gaitezen!
>
> Informazio-iturria: Argia aldizkaria, 1208 zebk. 88-VII-21
>
> Gero, ezjakintasunak direla medio, euskara jasoa dela eta, arrazoi
> soziolinguistiko eta soziopolitikoak direla... hain herrikoia izan behar
> zuen kanta gutxik abesten dute, buruan sartzen ez zaielako edota
> "burugogorrak" garelako edota dena delako... Euskaltzaindiak dio,
> Euskaltzaindiak ez dio.. Espainiako Konstituzioa itzultzea Internazionala
> itzultzea baina zailagoa al da?...denok uler dezagun, esan nahi da.
>
> Leku guztietan, gaizki ulertuak oinutsik. Banuen neska lagun bat, feminista
> amorratua, manifestazioetan holakoa oihukatzen zuena:
> ¡que-el-aborto-sea-tu-hito! hitzez hitz (gratuito, alegia)... urteak joan
> urteak etorri... konturatu zen arte. Eusko Gudariak *kontu kantaria* den
> kanta da, askoz errazagoa, gogora errazagoa, ulergarriagoa, arinagoa eta
> zuzenagoa bestea baino, nire iritzi apalean. Horren froga garbia: askok
> badakite.
>
> Baina..., kontua da: hau misterio! Inork ez daki nork itzuli zuen!!
>
> Viktor
>
>
> kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com>  igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 26a
> 18:30):
>
>> Bai, azkenean esamolde huts gisa geratu zen.
>> Gero, zentzu hertsia galdu, eta esamoldea berrinterpretatuko zen; izan
>> ere, erdaraz ere "albricias" berria adierazteko esanahiarekin erabiltzen
>> da, erregistro batzuetan bederen.
>> Google-n ausaz definizio hau aurkitu dut (RAEn ez da ageri halakorik,
>> halere): Albricia: Buenas noticias, información agradable y optimista
>> "Traigo albricias para todos ¡Voy a ser papá!"
>> Euskaraz, paraleloan: albiriste>  albiste = berria
>>
>> RAE:
>>
>> *albricias**.*
>>
>> (Del ár. hisp. /albú¨ra,/y este del ár. clás. /bu¨rà/).
>>
>> *1. *f. pl. Regalo que se da por alguna buena nueva a quien trae la
>> primera noticia de ella.
>>
>> *2. *f. pl. Regalo que se da o se pide con motivo de un fausto suceso.
>>
>> *albricias.*
>>
>> *1. *interj.U. para denotar júbilo.
>>
>> *ganar *alguien*las **~**.*
>>
>> *1. *loc. verb.Ser el primero en dar alguna buena noticia al interesado en
>> ella.
>>
>>
>>
>>
>> 26/04/2012 17:53(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
>>
>>   Arrazoia daukazula uste dut; hargatik, 'emadazu berri onaren saria'. OEHn
>>> hau ere badio: ""Bonne nouvelle. Ce mot est usité en Labourt pour
>>> 'félicitation'. Il dit encore en V, G, nouvelle en général" H". Hau da,
>>> 'emazkidazu zorionak (berri onagatik)'. Bata nahiz bestea, ondoren dioena
>>> gertatu dela ospatzeko esamoldea da, ezta?
>>>
>>>
>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postaria.com<itzul-bounces a bildua postaria.com>]
>>> Noren izenean: kixmi
>>> Bidaltze-data: jueves, 26 de abril de 2012 17:35
>>> Nori: ItzuL
>>> Gaia: Re: [itzul] Internazionala
>>>
>>> Gero eta sinetsiago nago "indazu albiristea" ez dela "emadazu berri
>>> (ona)", "berri ona dakar" baizik.
>>> "Albricias" (euskarazko mailegua, "albiristea") berri onak zekartzan
>>> mezulariari ematen zitzaizkion sariak ziren.
>>> Horregatik, mezulariak edo dena delakoak "da(d)me albricias" esaten zuen
>>> aurrena, berri onak zekartzala adierazteko.
>>> Gero esapidetzat geratu da.
>>> Euskaraz kalkatu egin da besterik gabe (OEH): Ea, iende penatuak,
>>> indazue albiriste, berri on bat eman nahi deratzuet. Ax 604 (V 388)
>>> Arestik Axularren aditz-sistemari buruzko azterlan bat egin zuen, eta
>>> ondo ezagutzen zuen haren lana; hartara, berak egin bazuen aipagai dugun
>>> Internazionalaren bertsio hori, ez da harritzekoa Axularren esamolde
>>> horixe iturritzat baliatzea.
>>> Eta testuinguruak ere interpretazio horretara darama, "berri ona"
>>> bigarren bertso-lerro andanan esaten dena litzatekeelako.
>>>
>>> Horra nire iritzia, besterik gabe.
>>>
>>> 26/04/2012 16:44(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
>>>
>>>> Ez nago bertsio berri bat egitearen aurka, baina dagoena okerra delako
>>>> ez, egokia ez delako, agian. Beharbada egia da Arestiri edo zena zelakoari
>>>> akats hori leporatu geniezaiokeela, proletarioen abestia hizkuntza jasoan
>>>> egitea. Baina ulergaitza bada ez da bertsioaren errua, abeslariarena baino.
>>>> Esate baterako, Euzko Gudariak honelatsu abesten dute askok, ulertu gabe:
>>>>
>>>> Eusko gudaria(k) gara...
>>>> Gerturi(k) daukagu odola...
>>>> Irrintzi ba ke txuta, mendi tontorreaaaa(n)
>>>> Goazen gudari danok ikurriña(n) atzea(n)
>>>>
>>>> Baina horregatik ez dugu bertsio berria eskatuko. Badakit ezjakintasun
>>>> diferenteak direna, baina... ezjakintasuna ezjakintasun.
>>>>
>>>> Euskaraz eta gutxi gehiago zekienari "impasible el ademán" abesarazten
>>>> ziotenean (nortzuk eta nazi alemanen lagunek abesarazi ere), normala
>>>> euskaldun horrek "impasible el alemán" esatea (ideia elkarketa), euskaldun
>>>> horrek eta espainol elebakar ezjakin askok ere bai.
>>>>
>>>> Dena dela, nire erantzuna esanahia argitzeko izan da, lehenengo itauna
>>>> horixe zelakoan. Ez dut ezer esan egokitasunaz, zuzentasunaz baino,
>>>> ortografiako zalantza gorabehera. Besteak beste, jatorrizkoa zein den ere
>>>> ez dakit, eta ezin esan letrak hori esan behar duen ala beste zerbait.
>>>>
>>>> Bittorrek galdetu du zergatik ez dakien ia inork. Arrazoi soziopolitiko
>>>> eta soziolinguistikoakatik dela esango nuke, ez bertsio arazoakatik.
>>>>
>>>> Bertsio berririk badago, indazue albiristea.
>>>>
>>>> Jon
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postaria.com<itzul-bounces a bildua postaria.com>]
>>>> Noren izenean: Xabier Aranburu
>>>> Bidaltze-data: jueves, 26 de abril de 2012 15:25
>>>> Nori: ItzuL
>>>> Gaia: Re: [itzul] Internazionala
>>>>
>>>> Ieepa!
>>>>
>>>> Falangistek abesten zuten "... impasible el ademán" (*Cara al sol*
>>>> kantua)
>>>> hark ere ez zuen aitzakiarik, gramatika aldetik, baina, nork arraio
>>>> ulertzen zuen zer abesten ari ziren? Ez da harritzekoa askok
>>>> "...imposible
>>>> el alemán" kantatzea.
>>>>
>>>> Gauza bera esango nuke Arestiren *Internazionala*z: epikotasuna zenbat
>>>> eta
>>>> gorago, orduan eta ulergaitzago.
>>>>
>>>>    Eskertuko genuke bertsio ulergarriago eta xehexeagoren bat.
>>>>
>>>> Artzai
>>>>
>>>> ______________________________**_____________________
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Xabier Aranburu
>>>> Hizkuntza Zerbitzuak
>>>> Elhuyar Fundazioa
>>>> Zelai Haundi, 3
>>>> Osinalde industrialdea
>>>> 20170 Usurbil
>>>> tel.: 943 363040
>>>> www.elhuyar.org
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>>> izan
>>>> dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu
>>>> ez
>>>> bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> 2012/4/26<jon-agirre a bildua ej-gv.es>
>>>>
>>>>   "Indazu albiristea" 'emadazu berri ona' da.
>>>>> "Gertatuak ez du ardura" 'lehenak ez du axola' da.
>>>>>
>>>>> "Nor den herriak badaki" 'herritarrek eskubideen (indarraren...)
>>>>> kontzientzia hartu dute' da, hots, 'herriak badaki (herria) nor den",
>>>>> 'nor'
>>>>> 'ni banaiz nor' esaldian bezala ulertuta.
>>>>>
>>>>> "Oro gudura, hala!" 'denok gudara, ekin!' da, beharbada hatxe barik
>>>>> idatziko genuke, baina tira.
>>>>>
>>>>> "adin" 'duin' da, hau da, 'mailakoa'.
>>>>>
>>>>> Ez diot aitzakiarik ikusten letrari.
>>>>>
>>>>> Jon
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postaria.com<itzul-bounces a bildua postaria.com>
>>>>> ]
>>>>> Noren izenean: Bittor Abarzuza
>>>>> Bidaltze-data: miércoles, 25 de abril de 2012 15:35
>>>>> Nori: itzul a bildua postaria.com
>>>>> Gaia: [itzul] Internazionala
>>>>>
>>>>> Kaixo: jakin nahi nuen nork itzuli zuen langileon Internazionala
>>>>> euskaraz,
>>>>> maiatzaren lehenean ibiltzen den hau:
>>>>>
>>>>> ... eta zalantzak argitu:
>>>>>
>>>>> Zutik lurrean kondenatu
>>>>> zaren langile tristea
>>>>> Nekez ginen elkarganatu.
>>>>> Indazu albiristea.  ZER ESAN NAHI DU?
>>>>>
>>>>> Gertatuak ez du ardura. ZER ESAN NAHI DU?
>>>>> Jende esklaboa, jaiki!
>>>>> Aldaketak datoz mundura.
>>>>> Nor den herriak badaki. NONDIK NORAKOA?
>>>>>
>>>>> Oro gudura, hala! ZUZENA, EGOKIA ETA JATORRA AL DA?
>>>>> bihar izan dadin
>>>>> Internazionala
>>>>> herriaren adin. BESTE MODU BATEZ?
>>>>>
>>>>>
>>>>> Victor Abarzuza
>>>>>
>>>>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago