[itzul] Legeen izenez
Txomin Arratibel
amitza2 a bildua telefonica.net
Lar, Api 28, 01:16:55, CEST 2012
Kaixo:
Iñaki Iñurrietak Legeen izenez artikuluaz 2itzulen idatzitako ekarpen landu
bikaina irakurri eta gutxira, jarraian ezarri dudan kasua egokitu zait
euskaratzea:
según establece el artículo 9.f) del Decreto 4/2009, de 8 de mayo, del
Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de
la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación
de sus funciones y áreas de actuación. = (kodea, data, egilea, gaia)
Itzulpena:
halaxe baitago ezarrita 4/2009 Dekretuaren (maiatzaren 8koa,
Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak
sortzen, ezabatzen eta aldatzen dituena, eta haien egitekoak eta
jardun-arloak finkatzen dituena) 9.f) artikuluan. = (K, D, E, G)
Erraza da dekretu-izen luze hori ematea, testutik kanpo badago:
Decreto 4/2009, de 8 de mayo, del Lehendakari, de creación, supresión y
modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad
Autónoma del País Vasco y de determinación de sus funciones y áreas de
actuación. = (K, D, E, G)
Euskaraz, berdin:
4/2009 Dekretua, maiatzaren 8koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia
Erkidegoaren Administrazioko sailak sortzen, ezabatzen eta aldatzen dituena,
eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena. = (K, D, E, G)
Testuaren barruan dagoenean, ordea, eta horixe da kasua, komeriak.
Azkenean, testuaren barruan ere “K, D, E, G” ordena itxuraz guztion gogokoa
errespetatuta, hura hautsi gabe, egin dut itzulpena. Horretarako, parentesi
artean eman ditut D, E eta G, goian urdinez nabarmenduta ageri diren bezala.
Horrela, ordena bera (K, D, E, G) atxiki daiteke, legea (edo dena delakoa)
testutik kanpo dagoenean eta testuaren barruan dagoenean.
T.A.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago