[itzul] Legeen izenez
Inaki Inurrieta
inaki.inurrieta a bildua gmail.com
Iga, Api 29, 23:35:00, CEST 2012
Txominek dio:
> Erraza da dekretu-izen luze hori ematea, testutik kanpo badago (...)
> Testuaren barruan dagoenean, ordea, eta horixe da kasua, komeriak.
>
Hain zuzen, horrexegatik egin nuen nik neure proposamena, bi testuinguru
horietan (testutik kanpo eta testuaren barruan) molde bera erabili ahal
izateko.
Nik proposatutako lehen moldearen arabera, honela eman daiteke testu hori:
*…halaxe baitago ezarrita 4/2009 Lehendakari Dekretu(,) maiatzaren 8ko,
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortzen, ezabatzen
eta aldatzen dituen eta haien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen
dituenaren 9.f) artikuluan.*
Testu horretako lege-izendapenaren ordena (kodea – data – gaia) idazle
zaharretan askotan agertu ohi den hitz-ordena bera da:
*-Berri damuzko, ilundu behar gaituena.* (Larramendi)
-*Testigo gezurrezko, sendo daudenak.* (Mogel)
-*Jaungoiko betiko, zure asmo handiei dagokien eran zure zerbitzariak
gidatzen dituzuna* (Lardizabal)
-*4/2009 Lehendakari Dekretu(,) maiatzaren 8ko, Euskal Autonomia
(…) finkatzen
dituena*
Txominek bereizten duen laugarren partea (E, egilea, "del Lehendakari") K
partean sartzen dut nik: "Decreto 4/2009 (…) del Lehendakari" *4/2009
Lehendakari Dekretu* itzuli dut, "Decreto Real" *Errege Dekretu* eta
"Decreto Foral" *Foru Dekretu* itzultzen diren bezala.
Iņaki Iņurrieta
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago