[itzul] resabiado

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
As, Abu 14, 10:00:41, CEST 2012


Orotariko Euskal Hiztegian hau ageri da (eta Hiztegi Batuan ere sarrera da):
*
askojakin*
Astuto, resabiado. "Chuzón, cauto, astuto" Lar. "Astuto" Añ.
Zer egin zuen Suge asko jakinak edo deabruak? Mg CC 223. Beste asko jakin
ta donga batzuk dagoz, konfesau baño leenago amabost egun edo iru bat
astian pekaturik egin baga dagozanak. Mg CO 79. Neuk emongo deutseet arpegi
justiziako opiziale diru zaliai; asko jakiñak badira, ni ez gitxiago. Mg
PAb 80. Asko jakiña, asmatzalle ta berritxua zera guri zoraerazotzeko. VMg
60. Errege onek eukan mona edo tximino bat askojakina ta preziatua bere
abilidadeak gaiti. Añ MisE 154. Ilgo al az, il, ortxe bertan / asko-yakin,
txar, artosoa. Zav Fab RIEV 1907, 534. Guztiz asko jakiña / zan azeri
zarra. It Fab 72. Golo asko-jakin tranpatsu au gauza guzien jabe [...]
egingo bide dek. Arr GB 94. Berez [deabruak] asko jakiñak eta asko
dezaketenak dira. Inza Azalp 43.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


2012/8/13 Jon Zeo <finiridiszeos a bildua yahoo.es>

> Arratsalde on,
>
> Nola emango zenukete "caballo resabiado" euskaraz?
>
> Eskerrik asko.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120814/ec3ebf80/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago