[itzul] baleza aditza
Garikoitz
garikoitze a bildua euskalnet.net
Al, Abu 20, 18:35:19, CEST 2012
http://eu.musikazblai.com/ruper-ordorika/zenbait-bertso-xelebre/
Abesti hau batzutan propinetan jotzen dau Ruperrek.
( Hor era horretako adizkia agertzen da ),/ Ta horrelakorik inoiz
gerta ez baledi izan gintezke arrano//./ Horregatik atzokoan, bart,
/baleza/ esan zuenean, haur hor aoristo bat esan neban niretzako.
http://artxiker.ccsd.cnrs.fr/docs/00/17/91/92/PDF/lanalaza.pdf
Forma zaharra,
Garikoitz
20/08/2012 16:24(e)an, Xabier Mendiguren(e)k idatzi zuen:
> seguru? aoristo greziarra ez al da gure lehenaldi burutua? "etorri
> zen", "egin zuen" (Leizarragaren garaian "etor zedin", "egin zezan"
> erabiltzen zena).
>
> x.
>
> El 20/08/2012, a las 11:34, Jose Agustin Arrieta escribió:
>
>> "Balu"ren kidekoa. "Balu", berez, potentzial irreala, eta "baleza"
>> potentzial hutsa. Bada esaera zahar eder bat: "Gazteak baleki,
>> zaharrak baleza". Ikus Txillardegirenean ("Sustrai bila"n uste dut)
>> baldintza-esaldien arteko adiera-ñabardura interesgarri eta,
>> zoritxarrez, galdu samartu hauek. Gero arte.
>>
>> Garikoitz<garikoitze a bildua euskalnet.net <mailto:garikoitze a bildua euskalnet.net>>
>> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aburen 20a 10:11):
>>
>>
>> Aoristoa ?
>>
>> Bart Ruperrek bapatean bota zuen kontzertuan.
>>
>>
>> Aditz aldi hori erabili dozue administrazio-testuetan, zein
>> kasutan?
>>
>> Bestelako itzulgaietan ?
>>
>>
>> Garikoitz
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120820/b8cd00eb/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago