[itzul] baleza aditza

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Al, Abu 20, 19:51:13, CEST 2012


Xabierrek ondo azaldu du aoristo delakoaren kontua. Hizkuntza
erromantzeetan ere erabili da antzina subjuntibozko forma bera adiera
horretan:

"En aquel tiempo, saliera (=salió) Jesús con sus discípulos..."

"Baleza" zein "baledi" baldintzazko adizkiak, *ezan eta *edin aditz
berreraikien formak dira, eta, izatez, aditz laguntzaileak soilik,
*edun aditzaren formak ez bezala.
Beraz, alde morfologiko eta semantikoaz gainera ("jakingo balu (baina
ez daki)") / "jakin baleza (eta jakin lezake)"), ez dira, berez,
adizki trinko gisa erabiltzekoak, hots, aditz nagusirik gabe:

dirurik balu / *dirurik baleza
ona balitz / *ona baledi

Hala ere, eta Orixetik hona gutxienez, maiz ikusten dira halako adizki
berez laguntzaileak adizki trinkotzat erabiliak:

hala baledi/bedi/liteke (< hala izango balitz / izan bedi / izan liteke)

Ahaleran izan ezik, badira forma trinko tradiziozkoak, baina
zaharkituak edo ia galduak daude askorentzat:

hala balitz/biz

Aipatu den "baleki... baleza" horretan, berriz, ustez, aditz nagusi
orokor bat ulertzen da "baleza" horrekin, "horrek badezake" esaten
denean bezalatsu.

Ruperren kantuaren hitzak, oroimenak huts egiten ez badit, Atxagarenak
dira, eta egoki erabilita dago baldintza hipotetiko hori:

"... gerta ez baledi, izan gintezke..."

Bada beste baldintza hipotetiko orainaldiko bat, are zaharkituagoa:

"... gerta ez badadi, izan gaitezke..."

Oker ez banago, halako hipotetikoen galera adberbio bereziz
konpentsatzen da hizkera askotan:

"... deskuidoan/akaso/noizbait gertatuko balitz..."

Gaurko prosa arruntean, ez dute leku handirik halakoak, eta tentuz
jokatu behar genuke halakoetara jotzean, asmakeriatan ez ibiltzeko.


Garikoitz<garikoitze a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
aburen 20a 18:35):
>
>
> http://eu.musikazblai.com/ruper-ordorika/zenbait-bertso-xelebre/
> Abesti hau batzutan propinetan jotzen dau  Ruperrek.
>   (  Hor era horretako adizkia  agertzen da ), Ta horrelakorik inoiz
> gerta ez baledi izan gintezke arrano.   Horregatik atzokoan, bart, baleza
> esan zuenean,  haur hor aoristo bat esan neban niretzako.
>
> http://artxiker.ccsd.cnrs.fr/docs/00/17/91/92/PDF/lanalaza.pdf
>
> Forma  zaharra,
>
> Garikoitz
>
> 20/08/2012 16:24(e)an, Xabier Mendiguren(e)k idatzi zuen:
>
> seguru? aoristo greziarra ez al da gure lehenaldi burutua? "etorri zen",
> "egin zuen" (Leizarragaren garaian "etor zedin", "egin zezan" erabiltzen
> zena).
>
> x.
>
> El 20/08/2012, a las 11:34, Jose Agustin Arrieta escribió:
>
> "Balu"ren kidekoa. "Balu", berez, potentzial irreala, eta "baleza"
> potentzial hutsa. Bada esaera zahar eder bat: "Gazteak baleki, zaharrak
> baleza". Ikus Txillardegirenean ("Sustrai bila"n uste dut)
> baldintza-esaldien arteko adiera-ńabardura interesgarri eta, zoritxarrez,
> galdu samartu hauek. Gero arte.
>
> Garikoitz<garikoitze a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2012eko aburen
> 20a 10:11):
>>
>>
>> Aoristoa ?
>>
>> Bart  Ruperrek bapatean bota zuen  kontzertuan.
>>
>>
>> Aditz aldi hori  erabili dozue  administrazio-testuetan,  zein kasutan?
>>
>> Bestelako  itzulgaietan ?
>>
>>
>> Garikoitz
>>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago