[itzul] Muelle Martillo
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Abu 21, 09:33:34, CEST 2012
Eta, kontuan hartuta Bermeoko euskeran berben amaierako -u edegi egiten
dala eta -o bihurtzen dala (adibidez, 'lekua' ahoz "lekue", baina 'leku
bat', "leko bat"), eta "Matrallue" baina "Matrallora" esan dozuela,
Matrallo ala Matrallu izango litzateke forma normalizadua, edo beharbada
Matralloa (-a) ala Matrallua (-a)? Toponimia txikiko forma normalizaduak
erabagiteko irizpideak, euki be, ez daukodaz bat be argi.
Jon
(Eskerrik asko bermeotarroi erantzuteagaitik; ez dago antza lekeitiarrik
foroan Tala Tinglado argitzeko)
________________________________
Nork: Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala
[mailto:itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org]
Bidaltze-data: martes, 21 de agosto de 2012 8:56
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Muelle Martillo
Egun on, Aizbea:
Nahiz eta nire aitarengandik, arrantzalea 10 urtetik, inoiz holakorik
entzun izan ez, zeuk esanaren ganera, izeko Mari, sareginen irakaslea
izadankoari itaundu deutsat eta esan deust bai "espigoie" eta bai
"matrallue" be esaten eutsiela, bata zein bestea erabilten ebela. Baina
ez orain hain zabal dabilen "martillo" bedeinkatu hori, "matrallue"n
erderazko bertsinoa, orain argi.
Miren Uriondo Zabala
________________________________
From: UEMA. Aizbea Renteria Layuno [mailto:uema a bildua uema.org]
To: 'ItzuL' [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: Mon, 20 Aug 2012 14:18:05 +0200
Subject: Re: [itzul] Muelle Martillo
Egun on,
Toponimoa lanak diona zalantzan jarri barik, nire amak (nik gogoratzen
dudanetik behintzat eta 40 urte egiteko hilabete gutxi falta zaizkit)
inoiz ez dio "espigoia" deitu, "matrallue" baino. Nire ama lanez
neskatilla (itsasontzieko arraina ateratzeaz, janaria ekartzeaz...
arduratzen ziren andrak) eta saregina zen. Egun askotan tokatu izan zait
amari bazkaria "matrallora" eramatea bertan sareak josten egoten zelako.
Gure etxean behintzat, espigoia barik matralloa erabiltzen da eta nik
gure semeei ere horrela erakutsi diet.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120821/2237c4ca/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 11356 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120821/2237c4ca/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago