[itzul] Muelle Martillo

Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org
As, Abu 21, 12:04:23, CEST 2012


Kaixo: Idazkariagaz konsultau dot zein dan paraje honen izen ofiziala eta Bermeoko kale izendegian ez dago zehaztuta edo ez da agertzen, behintzat. Beraz, jagokon izen ofiziala izan arte ez dakit guk norainoko eskumena daukagun izen hau edo bestea emoteko. Halanda guzti be, edozein forma hobea izango da "Muelle Martillo" hori baino.   
   
Ondo izan  
   
Miren Uriondo Zabala
      _____  

  From: UEMA. Aizbea Renteria Layuno [mailto:uema a bildua uema.org]
To: 'ItzuL' [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: Mon, 20 Aug 2012 14:34:14 +0200
Subject: Re: [itzul] Muelle Martillo

  
  
Kaixo, gure etxean “matralloko mollie”. Ez diot espigoia ez dagoenik ondo, baina guk (gure etxean, behintzat) –KO deklinatzen dugu.  
Ondo segi  
   
   
  
    
        
 
  

   
    
     
     
Aizbea Renteria Layuno  
UEMAko bateragilea  
   
Donibane enparantza 1,1.a  
48380 Aulesti  (Bizkaia)  
(  94-627.91.95  
È608.20.49.44
  

   

Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. Informazio pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. Zu ez bazara hartzailea, jakinarazi iezaguzu mezua berriz jatorrira bueltatuta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi guztiak.  
   
  
  
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Sent: astelehena, 2012.eko abuztuak 20 14:27
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Muelle Martillo  
   
  
Batak izen berezia eta besteak arrunta dirudie eta, izan leiteke “Matrallo espigoia”?  
   
Jon  
   
   
  
    _____  

    
Nork: UEMA. Aizbea Renteria Layuno [mailto:uema a bildua uema.org] 
Bidaltze-data: lunes, 20 de agosto de 2012 14:18
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Muelle Martillo  
   
Egun on,   
Toponimoa lanak diona zalantzan jarri barik, nire amak (nik gogoratzen dudanetik behintzat eta 40 urte egiteko hilabete gutxi falta zaizkit) inoiz ez dio “espigoia” deitu, “matrallue” baino. Nire ama lanez neskatilla (itsasontzieko arraina ateratzeaz, janaria ekartzeaz… arduratzen ziren andrak) eta saregina zen. Egun askotan tokatu izan zait amari bazkaria “matrallora” eramatea bertan sareak josten egoten zelako.  
Gure etxean behintzat, espigoia barik matralloa erabiltzen da eta nik gure semeei ere horrela erakutsi diet.  
   
  
    
     
      
 
  

   
    
     
     
Aizbea Renteria Layuno  
UEMAko bateragilea  
   
Donibane enparantza 1,1.a  
48380 Aulesti  (Bizkaia)  
(  94-627.91.95  
È608.20.49.44
  

   

Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. Informazio pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. Zu ez bazara hartzailea, jakinarazi iezaguzu mezua berriz jatorrira bueltatuta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi guztiak.  
   
  
  
From: Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala [mailto:itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org] 
Sent: astelehena, 2012.eko abuztuak 20 13:52
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Muelle Martillo  
   
  
Aupa Jon:  
  
   
  
Miren naz Bermeoko Udaleko itzultzailea. "Muelle Martillo" dinozun hori, "Espigoia" da. Beti deitu izan jako holan Bermeon. Oraintsu hasi dira batzuk izen hori emoten.  Ez dakit oraindik zelan etorri dan "martillo" deitzeko moda barri hau. Baina ez da aspaldikoa, orain dala urte gitxi zabaldu da eta batez be, gazteok erdal kutsua hartzen joan garan heinean gertau da. Beti izan da  "espigoie" gure umetan be holan zan eta gure gurasoek holan deitu izan deutsie. Bermeoko Toponimiari buruz Irune Allikak eta Bitor Uriartek egindako lan mardulean be halan dago jasota, "Espigoia". Beraz, ez dago inolako zalantzarik, eta ahal dan neurrian ez daigun zabaldu gehiago hondino "martillo" izen hori.  
  
   
  
Eskerrik asko.  
  
   
  
Miren Uriondo Zabala    
   
    _____  

    

From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Mon, 20 Aug 2012 11:34:06 +0200
Subject: [itzul] Muelle Martillo  
  
  

Bermeoko “Muelle Martillo” zelan da euskeraz?  

   

Jon  

   
  
   
  
  
  
   
  
   

   
    _____  

    

Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. 
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
 
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: ingurumena guztion kontua da.  
  
   
  
      
   
 



Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. 
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
 
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: ingurumena guztion kontua da.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120821/6c34a525/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago