[itzul] Muelle Martillo
Jose Ramon Bilbao Otaola
jrbilbao a bildua bbk.es
As, Abu 21, 12:15:49, CEST 2012
Egun on,
nik neure 60taz urteetan beti ezagutu ditut "ronpiolasa" eta "espigoie".
"Espigoiko mollie" ez, "espigoie" bakarrik.
"Martillo" oraintsu entzun izan dot lehenengoz eta "matrallua" ere
ezezagun egin zait.
"Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala" <itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org>
21/08/2012 12:05
Por favor, responda a
ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Para
ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
cc
Asunto
Re: [itzul] Muelle Martillo
Kaixo: Idazkariagaz konsultau dot zein dan paraje honen izen ofiziala eta
Bermeoko kale izendegian ez dago zehaztuta edo ez da agertzen, behintzat.
Beraz, jagokon izen ofiziala izan arte ez dakit guk norainoko eskumena
daukagun izen hau edo bestea emoteko. Halanda guzti be, edozein forma
hobea izango da "Muelle Martillo" hori baino.
Ondo izan
Miren Uriondo Zabala
From: UEMA. Aizbea Renteria Layuno [mailto:uema a bildua uema.org]
To: 'ItzuL' [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: Mon, 20 Aug 2012 14:34:14 +0200
Subject: Re: [itzul] Muelle Martillo
Kaixo, gure etxean ?matralloko mollie?. Ez diot espigoia ez dagoenik ondo,
baina guk (gure etxean, behintzat) ?KO deklinatzen dugu.
Ondo segi
Aizbea Renteria Layuno
UEMAko bateragilea
Donibane enparantza 1,1.a
48380 Aulesti (Bizkaia)
( 94-627.91.95
È608.20.49.44
Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino
ez dira. Informazio pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. Zu ez bazara
hartzailea, jakinarazi iezaguzu mezua berriz jatorrira bueltatuta eta,
mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi guztiak.
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Sent: astelehena, 2012.eko abuztuak 20 14:27
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Muelle Martillo
Batak izen berezia eta besteak arrunta dirudie eta, izan leiteke ?Matrallo
espigoia??
Jon
Nork: UEMA. Aizbea Renteria Layuno [mailto:uema a bildua uema.org]
Bidaltze-data: lunes, 20 de agosto de 2012 14:18
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] Muelle Martillo
Egun on,
Toponimoa lanak diona zalantzan jarri barik, nire amak (nik gogoratzen
dudanetik behintzat eta 40 urte egiteko hilabete gutxi falta zaizkit)
inoiz ez dio ?espigoia? deitu, ?matrallue? baino. Nire ama lanez
neskatilla (itsasontzieko arraina ateratzeaz, janaria ekartzeaz?
arduratzen ziren andrak) eta saregina zen. Egun askotan tokatu izan zait
amari bazkaria ?matrallora? eramatea bertan sareak josten egoten zelako.
Gure etxean behintzat, espigoia barik matralloa erabiltzen da eta nik gure
semeei ere horrela erakutsi diet.
Aizbea Renteria Layuno
UEMAko bateragilea
Donibane enparantza 1,1.a
48380 Aulesti (Bizkaia)
( 94-627.91.95
È608.20.49.44
Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino
ez dira. Informazio pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. Zu ez bazara
hartzailea, jakinarazi iezaguzu mezua berriz jatorrira bueltatuta eta,
mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi guztiak.
From: Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala [mailto:
itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org]
Sent: astelehena, 2012.eko abuztuak 20 13:52
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Muelle Martillo
Aupa Jon:
Miren naz Bermeoko Udaleko itzultzailea. "Muelle Martillo" dinozun hori,
"Espigoia" da. Beti deitu izan jako holan Bermeon. Oraintsu hasi dira
batzuk izen hori emoten. Ez dakit oraindik zelan etorri dan "martillo"
deitzeko moda barri hau. Baina ez da aspaldikoa, orain dala urte gitxi
zabaldu da eta batez be, gazteok erdal kutsua hartzen joan garan heinean
gertau da. Beti izan da "espigoie" gure umetan be holan zan eta gure
gurasoek holan deitu izan deutsie. Bermeoko Toponimiari buruz Irune
Allikak eta Bitor Uriartek egindako lan mardulean be halan dago jasota,
"Espigoia". Beraz, ez dago inolako zalantzarik, eta ahal dan neurrian ez
daigun zabaldu gehiago hondino "martillo" izen hori.
Eskerrik asko.
Miren Uriondo Zabala
From: jon-agirre a bildua ej-gv.es
To: itzul a bildua postaria.com
Sent: Mon, 20 Aug 2012 11:34:06 +0200
Subject: [itzul] Muelle Martillo
Bermeoko ?Muelle Martillo? zelan da euskeraz?
Jon
Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino
ez dira. Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira
bueltauta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako
fitxategi danak.
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa
dan: ingurumena guztion kontua da.
Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino
ez dira. Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira
bueltauta eta, mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako
fitxategi danak.
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa
dan: ingurumena guztion kontua da.
P
Ezinbestekoa ez bada, ez inprimatu mezu hau, ingurumena gure ardura ere
bada eta.
Antes de imprimir este correo electrónico piense si es necesario hacerlo.
El medio ambiente también es cosa nuestra.
Please consider your environmental responsibility before printing this
e-mail.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120821/7bbbbe6e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago