[itzul] Derechos de capas
Arkaitz Basterra
labandasonorademivida a bildua gmail.com
Ast, Abu 23, 16:39:12, CEST 2012
Bilboko parrokietako hilkortasun-tasei buruzko pasarte bat itzultzen ari
naiz eta esamolde horrekin nahastuta nabil. Badakit antzina hiletetan
familiaren ahalmen ekonomikoa zenbat eta handiago, elizgizonek hainbat eta
kapa gehiago eramaten zituztela, baina horrek eskubidearekin daukan
zerikusia zein den ez dakit. Uste neban "derecho de capa" eliz kargu bat
lortzen zuenak ordaindu behar zuen kopurua zela, baina geroago "derechos de
capas y difuntos" ageri zait, eta hor galdu naiz zeharo. Inork badauka
ideiaren bat?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120823/98299799/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago