[itzul] Galdera

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Ost, Abu 29, 17:31:44, CEST 2012


Segidako galdera etorri zait. Ea nola esango genukeen gaztelaniazko
“locávoro”. Gaztelaniaz termino berria omen da.  Erantzun diot ez naizela
ausartzen ezer proposatzera. Bigarren batean adierazi diot, parafrasi luze
samar batez baliaturik “lekuan lekuko janari-jalea” izan litekeena, eta
laburtuz “lekuko janari-jalea”. Hortik Aurrera? Ea norbaitek baduen aukera
jatorrik. DIONISIO

 

Kaixo Dionixio,

 

Ondo al gaituk? 

 

Hainbatetan bezela, galdera bat diat erantzun ezinik, eta pentsatu diat hik
argitu ahalko didakela zalantza. 

 

Hitz bati buruz dek; euskeraz nola esan daitekeen locávoro.

 

Locávoro, localis+vorus (localidad+ comedor). Carnívoro - haragijale,
herbívoro - belarjale, omnívoro - orojale, den neurrian, bertakojale,
gertukojale,...... edo holako zerbait izan zitekek?

 

Eskerrik asko hire laguntzarengatik.

 

Ondo segi,

 

 Jon Agirre

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120829/37f288ea/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago