[itzul] co-emisora
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Abu 31, 13:16:34, CEST 2012
Berriz ere "co" aurrizki kultuarekin borrokan.
<erakunde kojaulkitzailea> halako sakrilegioa baldin bada inorentzat
(niretzat ez; nork ezarri du exoelkarteen muga? Exohizki mugatzaileak
onartzen baditugu <antisorgailu, ultralaster, ekozerga, elektroeragile,
supereroale, metahizkuntza, mikrouhin, protoeuskara, hiperbizkaiera,
termoegonkor...> gisakoetan, zergatik ezin da <ko-> exohizkia onartu?),
bestelako irtenbideen bila hasi behar genuke: <-kide> kuasiatzizkia izenei
lotzen zaienez, <jaulki> aditzetik aditz-izena atera behar genuke,
adibidez, eta lotu:
<erakunde jaulkitzekidea>?
Alfontso
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
2012/8/31 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
> Kaixo:
>
> Nola itzuliko zenuketa "entidad co-emisora"?
> Ulertzen dudanaren arabera, beste banku batek beste erakunde batekin
> batera txartelak (VISA txartela adibidez) "jaulkitzen" ditu.
>
> Eskerrik asko.
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120831/f73f6eb2/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago