[itzul] co-emisora

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Or, Abu 31, 16:38:36, CEST 2012


Zeharo ados Alfontsorekin: kojaulkitzaile (eta aditza, "kojaulki").
Irtenbide asegarri bakarra iruditzen zait.
On 2012 abu 31 13:17, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com>
wrote:

> Berriz ere "co" aurrizki kultuarekin borrokan.
>
> <erakunde kojaulkitzailea> halako sakrilegioa baldin bada inorentzat
> (niretzat ez; nork ezarri du exoelkarteen muga? Exohizki mugatzaileak
> onartzen baditugu <antisorgailu, ultralaster, ekozerga, elektroeragile,
> supereroale, metahizkuntza, mikrouhin, protoeuskara, hiperbizkaiera,
> termoegonkor...> gisakoetan, zergatik ezin da <ko-> exohizkia onartu?),
> bestelako irtenbideen bila hasi behar genuke: <-kide> kuasiatzizkia izenei
> lotzen zaienez, <jaulki> aditzetik aditz-izena atera behar genuke,
> adibidez, eta lotu:
> <erakunde jaulkitzekidea>?
>
> Alfontso
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> 2012/8/31 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
>
>> Kaixo:
>>
>> Nola itzuliko zenuketa "entidad co-emisora"?
>> Ulertzen dudanaren arabera, beste banku batek beste erakunde batekin
>> batera txartelak (VISA txartela adibidez) "jaulkitzen" ditu.
>>
>> Eskerrik asko.
>>
>> Amaia
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120831/4c500f02/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago