[itzul] co-emisora
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Abu 31, 18:57:17, CEST 2012
Aditzekikoa ez da hain automatikoa, nire ustez, eta ez dut uste
mendekotasuneko hitz-elkarketarekin besterik gabe lot daitekeenik; ikusi
egin behar ea murriztapen morfosintaktikorik dagoen.
Esan nahi dut, esate baterako, <halakok eta halakok batera jaulkitako ez
dakit zer / halakoaren eta halakoaren artean jaulkitako ez dakit zer>
esango nukeena ez nukeela <halakok eta halakok kojaulkitako ez dakit zer /
halakoaren eta halakoaren artean jaukitako ez dakit zer> moldera besterik
gabe behartuko.
2012/8/31 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
> Zeharo ados Alfontsorekin: kojaulkitzaile (eta aditza, "kojaulki").
> Irtenbide asegarri bakarra iruditzen zait.
> On 2012 abu 31 13:17, "Alfontso Mujika Etxeberria" <a.mujika a bildua elhuyar.com>
> wrote:
>
>> Berriz ere "co" aurrizki kultuarekin borrokan.
>>
>> <erakunde kojaulkitzailea> halako sakrilegioa baldin bada inorentzat
>> (niretzat ez; nork ezarri du exoelkarteen muga? Exohizki mugatzaileak
>> onartzen baditugu <antisorgailu, ultralaster, ekozerga, elektroeragile,
>> supereroale, metahizkuntza, mikrouhin, protoeuskara, hiperbizkaiera,
>> termoegonkor...> gisakoetan, zergatik ezin da <ko-> exohizkia onartu?),
>> bestelako irtenbideen bila hasi behar genuke: <-kide> kuasiatzizkia izenei
>> lotzen zaienez, <jaulki> aditzetik aditz-izena atera behar genuke,
>> adibidez, eta lotu:
>> <erakunde jaulkitzekidea>?
>>
>> Alfontso
>> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>>
>> 2012/8/31 Amaia Lasheras <amaiatxo a bildua yahoo.es>
>>
>>> Kaixo:
>>>
>>> Nola itzuliko zenuketa "entidad co-emisora"?
>>> Ulertzen dudanaren arabera, beste banku batek beste erakunde batekin
>>> batera txartelak (VISA txartela adibidez) "jaulkitzen" ditu.
>>>
>>> Eskerrik asko.
>>>
>>> Amaia
>>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120831/0ca38797/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago