[itzul] Heroin addict
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Ots 2, 11:40:45, CET 2012
Euskaraz ez badugu lortzen behar adinako zehaztasunik beharrezkoak diren bereizketak egiteko, ezinbestean sentituko dugu beste hizkuntza batzuetan hobeto moldatzen garela.
Bistan dago adikzio/menpekotasun bat eta zaletasun soila ez direla inola ere gauza bera.
Euskaldun gisa, esate baterako "internetzale" ikusten badut, jakin BEHARRA dut "adicto a internet"-i ala "aficionado a internet"-i buruz ari diren. Adibide pila jar liteke: ardozale, emakume/gizonzale, liburuzale, aspirinazale...
"-zale" atzizkiak edozertarako balio badu (zaletasuna, ogibidea, mendekotasuna), gureak egin du.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Ion Zubizarreta
Enviado el: miércoles, 01 de febrero de 2012 20:59
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Heroin addict
Kaixo,
Hiztegi desberdinetan "heroin addict" "heroinazale" bezala ikusi dut itzulita.Nire ustez itzulpen onek ez du ingleseko terminoak daukan menpekotasun kutsua, zeren droga baten zale izateak ez zaitu automatikoki droga horren menpeko egiten. "Heroinomano" egokiago izango al zen? Beste aukerarik?
Mila esker!
Ion
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago