[itzul] Tener por tener

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Ots 17, 15:56:10, CET 2012


Bai, Fernando, hala esango likek oraindik ere gure amak behintzat,
zalantza handirik gabe, baina bazirudik galduxea dela (bego
inpertsonal soziologista hori) esamolde hori (ere). Are galduago,
beldur naiz, oinarrian dagoena:

lehen: hiru sosen aldera, hiru sose(t)an

orain: hiru eurorengatik, hiru euroren truke (porke "por" nola da euskaraz?)

Gero, jakina, libre geratzen zaigunez, "esateko, esatearren"
jator-exotikoki ordezkatzeko baliatzen diagu "esate aldera"...

Ni, haatik, galduaz etsita ere, ahal dela eustearen alde.

Barka xaharkeria, eta bizi bedi, asteartera arte, xardina.

Rey Escalera, Fernando
(Itzultzailea:NAO/BON)<fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es> igorleak
hau idatzi zuen (2012-02-17):
> Eduki aldera eduki.
>
> Ez al da esaten "hablar por hablar" "hitz egite aldera hitz egin"?
> Fernando Rey
>
>
>
> ________________________________________
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de
> Itzuliz Itzulpen Zerbitzua [itzuliz a bildua euskaltel.net]
> Enviado el: viernes, 17 de febrero de 2012 14:25
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Tener por tener
>
> Arratsalde on: nola emango zenukete 'tener por tener' hori?
>
> Mila esker
>
> Joxemari



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago