[itzul] Otsagabia, -a
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ast, Ots 23, 15:04:56, CET 2012
Aspaldi samarreko gaia da. Joxemarik joan den azaroaren 3an ekarri zuen gure plaza honetara. Orduan erdi prestatua baina bidali gabe utzi nuen erantzuna orain bidaltzea gogoratu zait, gaur bertan euskarazko prentsan "Kintoako" eta "Olatzagutiako" irakurri ondotik.
Honela zioen orduan Joxemarik:
> Otsagabitik, Otsagabiko, ala?
> Izan ere, Egunkarian, NAOn, Wikipedian, Googlen... Otsagabiako (ere) ageri da (azken horretan, Googlen, askoz ere gehiago dira).
> Joxemari
Arrazoia zuen Joxemarik, NAOn ere badira OtsagabiAKO/ATIK/ARA batzuk, nahiz eta gehienak OtsagabiKO/TIK/RA diren. Lehenbiziko horiek "gaizki" daude. Gurea kulpa (aldizkariko itzulpenez arduratzen garenona, alegia). Euskaltzaindiaren arabera, Otsagabiko, Otsagabitik, Otsagabira... behar du.
Erne ibili beharko genuke beti toki izenekin, haietako franko "-a" direlako. Zein diren jakin behar...
Herrien eta udalen izenekin ez dago zalantzarik, nik uste, Euskaltzaindiak argi adierazi duelako gehienetan nola jokatu behar dugun.
Hala ere, Nafarroako zenbaitekin maiz samar izaten ditugu "problemak": Ergoiena (-a), Ameskoabarrena (-a), Abaurregaina (-a), Olatzagutia (-a), Basaburua (-a), Zizur Txikia (-a), Mendigorria (-a), Ziordia (-a), Zizur Nagusia (-a)...
Baina Bertizarana, Atarrabia, Burlata...
Bertze kasuren batean ere garbi dago: Bidasoa (-a) ibaia...
Kasu frankotan baliteke informazio falta izatea:
Nafarroako hiriburuaren izenarekin gorabehera dezente izaten da. Euskaltzaindiaren arabera "Iruñea (-a)" da (Iruñeak, Iruñearen,... Iruñeko, Iruñera, Iruñetik...); baina, ofiziala "Iruña" denez, administrazioetako itzultzaileok Iruña (-a) egiten dugu (Iruñak, Iruñaren,... Iruñeko, Iruñera, Iruñetik...).
Hiriburuko auzoen izenekin are zalantza gehiago. Guk dugun informazioaren arabera, honela behar luke:
Arrotxapea (-a), Arrosadia (-a)...; baina Txantrea, Donapea, Ermitagaña, Azpilagaña...
Bukatzeko, komunikabideetan noiznahi irakurri/entzuten diren beste izen batzuk ("-a" direnak) ere aipatuko ditut, jakingarri gisara: Dantxarinea (-a), Kintoa (-a), Bortziriak edo Bortzerriak (-ak), Iruñerria (-a), Lizarrerria (zenbat aldiz irratian-eta LizarreRia!, Itxako eskubaloi taldearen jokalekua aipatzeko) edo Estellerria (-a)...
Zerbait argitzeko balio badu...
Bertze bat arte!
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Enviado el: viernes, 04 de noviembre de 2011 10:41
Para: Amaia Lasheras; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Otsagabia, -a
Kaixo Amaia.
Bai, hori ere begiratu dut, baina kontua da Googlen galdetuta, askoz ere
gehiago direla 'Otsagabiako' formak, eta, bestalde, harritu nau Xuxenek
'Otsagabiko' okertzat emateak, eta lehen aipatutako horietan ere bietara
jasotzeak.
Joxemari
04/11/2011 10:32(e)an, Amaia Lasheras(e)k idatzi zuen:
> Kaixo, Joxemari:
>
> Honela agertzen da Euskaltzaidiaren webgunean:
> OTSAGABIA (-A)
> Izaera: Hiria, udalerriko auzo nagusia
> Herritarra: otsagabiar
> Ofiziala: Ochagavía<> Otsagabia
> OTSAGABIA (-A)
>
> Amaia
>
>
> ________________________________
> De: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua<itzuliz a bildua euskaltel.net>
> Para:"itzul a bildua postaria.com"<itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: viernes 4 de noviembre de 2011 10:27
> Asunto: [itzul] Otsagabia, -a
>
> Otsagabitik, Otsagabiko, ala?
>
> Izan ere, Egunkarian, NAOn, Wikipedian, Googlen... Otsagabiako (ere) ageri da (azken horretan, Googlen, askoz ere gehiago dira).
>
> Joxemari
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago