[itzul] Otsaila hitzaren jatorria
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ots 24, 10:44:04, CET 2012
Otsaila eta Otsagabia (biak -a) mezuetan erabili ditugula eta, barikuko
izkirimiria. Baten etimologia eman dugu; bestearena, argi dago 'otso' +
habia' dela (zaraitzueraz 'gabi'). Baina anekdota barregarri bat
kontatzeko aitzakia ematen dit. Behin bati entzun nion sasi-etimologia
bat (edo etimologia herrikoia), intentzio on guztiarekin eta
zintzo-zintzo emana, guztiz sinetsita: 'hotza' + 'gabea' (gaua > |gaba|
> *gabea > |gabia|), Otsagabian gauak oso hotzak izaten direla eta. :-)
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Ainhoa Mentxaka
Bidaltze-data: ostirala, 2012.eko otsailak 24 10:11
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Otsaila hitzaren jatorria
Egia da, bai. "Otsail", eta ez "otsaila".
Eskerrik asko denoi erantzunengatik!
Antza denez, hotzarekin ez eta otsoekin du zerikusia.
Ondo ibili!
> Badaezpada: "otsail" da hitza, artikuluarena baita -a hori.
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago