[itzul] Joan/Joanes/Joane ebanjelaria eta León Marciano

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Urt 13, 08:39:10, CET 2012


Orduan  ez zan  erabiltzen  "asesinatua" terminoa.


Bilibia euskeraz <http://www.biblija.net/biblija.cgi?lang=eu>

San Juan  bateatzailea, San Juam doloz, edo lepomoztua, Herodes izeneko 
baten aginduz eta Salome  izeneko baten  gogoari jarraituz, 
http://en.wikipedia.org/wiki/John_the_Baptist


http://sanjosepastoral.blogspot.com/2011/08/quiero-que-ahora-mismo-me-des-en-una.html

*Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik Mk 6, 17-29 *

Aldi haretan, Herodesek Joan harrapau eta kartzelan lotu eban, Herodias 
zala-eta. Herodesen anaia Feliperen emaztea zan Herodias, baina 
Herodesek bere emaztetzat hartu eban, eta Joanek esaten eutsan: «Ez 
jatzu zilegi zeure anaiaren emaztea eukitea».
Horregaitik, gorroto eban Herodiasek Joan eta hil egin gura eban, baina 
ezin, Herodesek begirunea eutsan-eta Joani; gizon zuzen eta santutzat 
eukan, eta babestu egiten eban. Joanen hitzek kezkarik sortzen baeutsoen 
ere, gogoz entzuten eutsan.
Etorri jakon, ostera, Herodiasi aukerako eguna: Herodesek, bere 
urtebetetean, afaria emon eutsen agintari, gudalburu eta Galileako 
handikiei. Sartu zan jantokian Herodiasen alabea eta dantzan egin eban, 
eta atsegin izan jaken Herodesi eta mahaikideei. Orduan, erregeak esan 
eutsan neskatileari: «Eskatu gura dozuna, eta emongo deutsut». Eta zin 
eginez agindu eutsan: «Eskatu ahala guztia emongo deutsut, nire 
erreinuaren erdia bada ere». Urten eban neskatileak eta bere amari 
itaundu eutsan: «Zer eskatuko deutsat?» Amak erantzun: «Joan 
Bateatzailearen burua».
Bihurtu zan arin-arin erregeagana eta eskaria egin eutsan: «Emoidazu 
oraintxe bertan Joan Bateatzailearen burua platerean». Goibel jarri zan 
erregea, baina mahaikideen aurrean egindako zinagaitik, ez eutsan ukatu 
gura izan. Berehala, bere goardiako bat bialdu eban, Joanen burua 
ekarteko aginduz. Joan zan ha kartzelara eta samea ebagi eutsan, eta 
platerean ekarri eban burua; neskatileari emon eutsan, eta neskatileak 
amari.
Joanen ikasleak, hori jakitean, haren gorpua jasotera etorri eta 
hilobian ezarri eben.


Beraz , "asesinatua", ez.

Garikoitz


l 13/01/2012 2:03, Eneko Gotzon Ares escribió:
> Ebanjelio = Jesusen bizitzaren deskribapen (predikaldi, nekaldi 
> [pasio] eta pizkunde).
> San Joan Ebanjelari= San Joan ebanjeliogile (= ebanjelioaren San Joan 
> bertsioaren egile).
> Joan Bataiatzailea Jesus aurretiko profeta bat izan omen zen, 
> asesinatua ere.
>
> On 11 Jan 2012, at 13:49, karlos del_olmo wrote:
>
>> San Joan Ebanjelaria
>> Pasioa San Joanen arabera
>
> -- 
> Eneko Gotzon Ares
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago