[itzul] proyecto estrella

Xabier allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urt 25, 15:19:35, CET 2012


Ez dut hitz-jokorik egiteko asmorik, baina "izar" hitza erabiltzen ez
duen edozein itzulpeni distira pixka bat faltako zaiola iruditzen
zait.

Punta-puntako zerbait/norbait adieraztean "izar"aren irudira jotzea ez
da gaztelaniaren morrontza huts bat, baizik eta nazioartean aski
hedaturiko ideia bat. Ingelesez, adibidez, barra-barra erabiltzen da:
"star piano player", "star tennis player", "film star", "pop star",
eta abar.

"Proiektu bikainena nagusia, adierazgarriena", eta abarrek ez daukate
"proiektu izar"-ek daukan esanahi superlatiboa eta metaforikoa, eta
horregatik, nire ustez, itzulpeneko testua hitsago bihurtzen dute
jatorrizkoa baino.

o-lertxundi a bildua ivap.es<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-01-25):
> Edo bikainena, nagusia, adierazgarriena, nabarmenena, kuttuna....???
> Nik horietako edozein edo beste zerbait nahiago "izar" baino, nahiz askotan
> erabilita egon
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Itzultzailea - Eibarko Udala
> Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 14:54
> Nori: 'ItzuL'
> Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
>
> "Entzutetsuena" akaso?
>
>
> Begoña Azpiri
> Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
> Telefonoak: 943708421/23
> emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
> de Jon Altza
> Enviado el: asteazkena, 2012.eko urtarrilak 25 12:16
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] proyecto estrella
>
> Egun on,
>
> "Proyecto estrella" horren inguruan zalantza sortu zaigu bulegoan:
> "Auditz-Akular era el proyecto estrella de Odon Elorza" (bide batez,
> eskerrak Odon bota duten, 3.000 etxebizitza gehiago Altzan ezin baitira
> jasan ;P).
> "Proiektu ikur" gisa ematea aipatu dugu, baina ez gaitu konbentzitzen...
> Laguntzerik bai?
>
> JON
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago