[itzul] proyecto estrella
o-lertxundi a bildua ivap.es
o-lertxundi a bildua ivap.es
Ost, Urt 25, 15:26:20, CET 2012
Bai, arrazoi duzu. Orduan, bila dezagun dir-dir gehiago egiten duen beste hitzen bat.
Izar hitzak bakarrik adierazten ote du ba superlatibotasuna euskaraz?
Nik hori bezain hitz ona bilatzeko gaitasunik ez izateak ez du esan nahi ez dagoenik halako hitzik, eta are gutxiago esan nahi du izar jarri beste erremediorik ez dugunik. Gure ezintasuna dela-eta beti trakeskeriatan (izar hala da niretzat, kasu honetan) ibili beharra ere!
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Xabier
Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 15:20
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
Ez dut hitz-jokorik egiteko asmorik, baina "izar" hitza erabiltzen ez
duen edozein itzulpeni distira pixka bat faltako zaiola iruditzen
zait.
Punta-puntako zerbait/norbait adieraztean "izar"aren irudira jotzea ez
da gaztelaniaren morrontza huts bat, baizik eta nazioartean aski
hedaturiko ideia bat. Ingelesez, adibidez, barra-barra erabiltzen da:
"star piano player", "star tennis player", "film star", "pop star",
eta abar.
"Proiektu bikainena nagusia, adierazgarriena", eta abarrek ez daukate
"proiektu izar"-ek daukan esanahi superlatiboa eta metaforikoa, eta
horregatik, nire ustez, itzulpeneko testua hitsago bihurtzen dute
jatorrizkoa baino.
o-lertxundi a bildua ivap.es<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-01-25):
> Edo bikainena, nagusia, adierazgarriena, nabarmenena, kuttuna....???
> Nik horietako edozein edo beste zerbait nahiago "izar" baino, nahiz askotan
> erabilita egon
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Itzultzailea - Eibarko Udala
> Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 14:54
> Nori: 'ItzuL'
> Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
>
> "Entzutetsuena" akaso?
>
>
> Begoña Azpiri
> Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
> Telefonoak: 943708421/23
> emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
> de Jon Altza
> Enviado el: asteazkena, 2012.eko urtarrilak 25 12:16
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] proyecto estrella
>
> Egun on,
>
> "Proyecto estrella" horren inguruan zalantza sortu zaigu bulegoan:
> "Auditz-Akular era el proyecto estrella de Odon Elorza" (bide batez,
> eskerrak Odon bota duten, 3.000 etxebizitza gehiago Altzan ezin baitira
> jasan ;P).
> "Proiektu ikur" gisa ematea aipatu dugu, baina ez gaitu konbentzitzen...
> Laguntzerik bai?
>
> JON
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago