[itzul] proyecto estrella
Xabier
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Urt 25, 15:33:10, CET 2012
Bale, Oihana, baina, orduan, zu planteatzen ari zarena da gure
inguruko hizkuntza nagusiek eta guk geuk ere, gure eguneroko
hizketaldietan, erabiltzen dugun espresio baten kontrakarrean
joatea... eta, horretarako, oso sendoa izan behar du argudioak. Nik
ezin dut aurkitu mezu honen hasieran aipatutakoak baino sendoagorik.
Zer argudio da zurea? Esan duzu "trakeskeria" bat dela "izar"
erabiltzea. Zergatik?
Xabier Aristegieta
Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012-01-25):
> Lehen bidali dudan mezua sinatu gabe joan zait, eta egiletza argitzeko
> bakarrik bidaltzen dut hau.
>
> Xabier Aristegieta
>
> o-lertxundi a bildua ivap.es<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen
> (2012-01-25):
>> Nik ez det esan "ezin", inondik inora.
>> Zuk zure iritzia eman duzu, hona hemen nirea: noiz arte jarraituko dugu
>> itzultzen gauzak "esaten diren bezala" eta ez "esan beharko liratekeen
>> bezala"? Alegia, alderantzizkoaren aldekoa naiz ni.
>>
>> Esaten diren bezala esaten ditugu, gero: talde desabantailadunak, giza
>> baliabideen birkokatzea, izendapen aske, zuzkidura-bizitegi, zabor
>> iraunkorra eta kafe jasangarria, ingurumen-alderdi, gaixo akutu eta
>> azpi-akutu eta abar eta abar.
>>
>>
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
>> Noren
>> izenean: Koldo Biguri
>> Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 15:15
>> Nori: ItzuL
>> Gaia: [itzul] proyecto estrella
>>
>> Ondo,
>>
>> Zer dela eta ezin da esamolde hori itzuli Argian, Berrian, Zuzeun, Goiena
>> albistarian, Garan, Irutxuloko Hitzan eta beste hainbat eta hainbat
>> weborritan lasai asko erabiltzen duten bezala?
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago