[itzul] proyecto estrella

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 25, 16:33:48, CET 2012


<<"star piano player", "star tennis player", "film star", "pop star",>>

Ingelesez ez da erabiltzen horretarako. Begiratu Garikoitzek bidali duen estekan. Zuk jarri dituzun kasu guztiak pertsonak dira, ez gauzak edo proiektuak. Oraindik ez dute salto kualitatibo hori egin ("all stars orchestra" gehituko nuke ezagunena delakoan, hain ezaguna, ze, "all-stars" eta "allstars" idatzita ere erabiltzen duten, baina denak pertsonak).

Nik ez diot ikusten nazioartekorik ezer, ezpada hispano estatuartekoa. Guztiz bat nator Oihanarekin; atsegin handiz irakurri ditut bere argudioak, pisuak direlako. Orokorrean, inork ezingo du esan esamolde berri horiek "esaten diren moduan" erabiltzen ditugunik, izan ere askoz txukunago  erabiltzen baititugu itzultzaileok horrelakoak gure idatzietan, normalean "erabiltzen" dituguna baino. Irizpide orokor moduan, beraz, erabilera,  zuzenera hurbildu behar dugu (esan beharra ere!), eta ez erabilera per se zuzena dela aldarrikatu (cf. Euskaltzaindiaren lan guztia), urte luzeen eta erabilera zabal eta idazle txukunenenaren ondoren ez bada.

Adiera hori emateko modu asko daude euskaraz adjektiboak erabilita, eta horiek erabiliko nituzke; batzuk agertu dira, baina ez nuke "izar" erabiliko adjektibo moduan. Erabiltzekotan (metafora egitea zilegi denez, kursia izatea ere bai), "Auditz-Akular Odon Elortzaren proiektuetan izarra izan da" esango nuke, izen modura.

Ondo ibili, eta eskerrik asko, Oihana.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Xabier
Bidaltze-data: asteazkena, 2012.eko urtarrilak 25 15:20
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella

Ez dut hitz-jokorik egiteko asmorik, baina "izar" hitza erabiltzen ez
duen edozein itzulpeni distira pixka bat faltako zaiola iruditzen
zait.

Punta-puntako zerbait/norbait adieraztean "izar"aren irudira jotzea ez
da gaztelaniaren morrontza huts bat, baizik eta nazioartean aski
hedaturiko ideia bat. Ingelesez, adibidez, barra-barra erabiltzen da:
"star piano player", "star tennis player", "film star", "pop star",
eta abar.

"Proiektu bikainena nagusia, adierazgarriena", eta abarrek ez daukate
"proiektu izar"-ek daukan esanahi superlatiboa eta metaforikoa, eta
horregatik, nire ustez, itzulpeneko testua hitsago bihurtzen dute
jatorrizkoa baino.

o-lertxundi a bildua ivap.es<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-01-25):
> Edo bikainena, nagusia, adierazgarriena, nabarmenena, kuttuna....???
> Nik horietako edozein edo beste zerbait nahiago "izar" baino, nahiz askotan
> erabilita egon
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Itzultzailea - Eibarko Udala
> Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 14:54
> Nori: 'ItzuL'
> Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
>
> "Entzutetsuena" akaso?
>
>
> Begoña Azpiri
> Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
> Telefonoak: 943708421/23
> emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
> de Jon Altza
> Enviado el: asteazkena, 2012.eko urtarrilak 25 12:16
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] proyecto estrella
>
> Egun on,
>
> "Proyecto estrella" horren inguruan zalantza sortu zaigu bulegoan:
> "Auditz-Akular era el proyecto estrella de Odon Elorza" (bide batez,
> eskerrak Odon bota duten, 3.000 etxebizitza gehiago Altzan ezin baitira
> jasan ;P).
> "Proiektu ikur" gisa ematea aipatu dugu, baina ez gaitu konbentzitzen...
> Laguntzerik bai?
>
> JON
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago