[itzul] proyecto estrella
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
Ost, Urt 25, 17:35:25, CET 2012
Zer iritzi honetaz:" proiektu distiranta". Superlatibotik badu zerbait
baino gehiago, eta "izar"etik ere bai zerbait. Eta ez da inoren
neskame-morroi. DIONISIO
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: miércoles, 25 de enero de 2012 16:35
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] proyecto estrella
<<"star piano player", "star tennis player", "film star", "pop star",>>
Ingelesez ez da erabiltzen horretarako. Begiratu Garikoitzek bidali duen
estekan. Zuk jarri dituzun kasu guztiak pertsonak dira, ez gauzak edo
proiektuak. Oraindik ez dute salto kualitatibo hori egin ("all stars
orchestra" gehituko nuke ezagunena delakoan, hain ezaguna, ze, "all-stars"
eta "allstars" idatzita ere erabiltzen duten, baina denak pertsonak).
Nik ez diot ikusten nazioartekorik ezer, ezpada hispano estatuartekoa.
Guztiz bat nator Oihanarekin; atsegin handiz irakurri ditut bere argudioak,
pisuak direlako. Orokorrean, inork ezingo du esan esamolde berri horiek
"esaten diren moduan" erabiltzen ditugunik, izan ere askoz txukunago
erabiltzen baititugu itzultzaileok horrelakoak gure idatzietan, normalean
"erabiltzen" dituguna baino. Irizpide orokor moduan, beraz, erabilera,
zuzenera hurbildu behar dugu (esan beharra ere!), eta ez erabilera per se
zuzena dela aldarrikatu (cf. Euskaltzaindiaren lan guztia), urte luzeen eta
erabilera zabal eta idazle txukunenenaren ondoren ez bada.
www.rae.es:
10. f. U. en aposición para indicar que lo designado por el sustantivo al
que se pospone se considera lo más destacado en su género. Proyecto, juez
estrella.
Adiera hori emateko modu asko daude euskaraz adjektiboak erabilita, eta
horiek erabiliko nituzke; batzuk agertu dira, baina ez nuke "izar" erabiliko
adjektibo moduan. Erabiltzekotan (metafora egitea zilegi denez, kursia
izatea ere bai), "Auditz-Akular Odon Elortzaren proiektuetan izarra izan da"
esango nuke, izen modura.
Ondo ibili, eta eskerrik asko, Oihana.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Xabier
Bidaltze-data: asteazkena, 2012.eko urtarrilak 25 15:20
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
Ez dut hitz-jokorik egiteko asmorik, baina "izar" hitza erabiltzen ez duen
edozein itzulpeni distira pixka bat faltako zaiola iruditzen zait.
Punta-puntako zerbait/norbait adieraztean "izar"aren irudira jotzea ez da
gaztelaniaren morrontza huts bat, baizik eta nazioartean aski hedaturiko
ideia bat. Ingelesez, adibidez, barra-barra erabiltzen da:
"star piano player", "star tennis player", "film star", "pop star", eta
abar.
"Proiektu bikainena nagusia, adierazgarriena", eta abarrek ez daukate
"proiektu izar"-ek daukan esanahi superlatiboa eta metaforikoa, eta
horregatik, nire ustez, itzulpeneko testua hitsago bihurtzen dute
jatorrizkoa baino.
o-lertxundi a bildua ivap.es<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen
(2012-01-25):
> Edo bikainena, nagusia, adierazgarriena, nabarmenena, kuttuna....???
> Nik horietako edozein edo beste zerbait nahiago "izar" baino, nahiz
> askotan erabilita egon
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren
> izenean: Itzultzailea - Eibarko Udala
> Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 14:54
> Nori: 'ItzuL'
> Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
>
> "Entzutetsuena" akaso?
>
>
> Begoña Azpiri
> Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
> Telefonoak: 943708421/23
> emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Jon Altza Enviado el: asteazkena, 2012.eko urtarrilak 25
> 12:16
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] proyecto estrella
>
> Egun on,
>
> "Proyecto estrella" horren inguruan zalantza sortu zaigu bulegoan:
> "Auditz-Akular era el proyecto estrella de Odon Elorza" (bide batez,
> eskerrak Odon bota duten, 3.000 etxebizitza gehiago Altzan ezin
> baitira jasan ;P).
> "Proiektu ikur" gisa ematea aipatu dugu, baina ez gaitu konbentzitzen...
> Laguntzerik bai?
>
> JON
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago