[itzul] proyecto estrella
ANDONEGUI SANTAMARIA, Francisco Javier
xandonegi a bildua gipuzkoa.net
Ast, Urt 26, 08:50:41, CET 2012
Nation state eztabaidan (Patxik ekarri duen horretan, Antton Gurrutxagak "zelula ama" adibidea dakarkigu, adibide egokia honako. Anttonek berak dio, azalpenetan, "zelula ama" Elhuyarren hautua izan zela, baina ikusteko dagoela nagusituko ote den.
Uste dut denok egongo garela ados prozedura honetan: lehenik "celula madre"ren beharra dauka batek; hark, behar hori asetzeko, "zelula ama" proposatzen du, gramatikalki zuzena izanik; eta, azkenik, erabiltzaileek erabakitzen dute "zelula ama" hori onartu edo "ama zelula" edo besteren bat erabili.
Kontrako bidean, berriz, ez nuke esango denok ados gaudenik: erabiltzaileek erabakitzen dute "proiektu izar"; eta adituek -zeinak erabiltzaile ere bai baitira- erabiltzaile "arrunt"en hautua zintifikoki gustuku ez izan, eta, esaterako, "proiektu nagusi" erabiltzen dute.
Esan dezakegu "proiektu izar" zabalduta dagoela eta askok erabili izan dutela behar izan dutenean (bilatzaileak erabiltzaile kualifikatuak aurkitzen dizkigu). Bestalde, "proiektu izar"ek ez die inolako arazorik sortzen euskaldun hartzaileei, lehenengoan eta inolako arazorik gabe ulertzen baitute. Izan ere, gure erdera baten bidez iritsi zaigu "proiektu izar" , eta ez dago euskararen hornitzaile bikain diren gaztelera (nagusiki) eta frantsesa (gero eta gutxiago) bezain berme sendorik esapide edo hitzen bat nagusitu dadin euskaran.
"Proeiktu izar"ek, beraz, euskal gramatikaren bidea zabalik du, "zelula ama"k bezalaxe; erabiltzaileek erabiltzen dute; eta lehen aldiz entzuten duen erabiltzaileak ulertu egiten du, anbiguotasunik gabe ulertu ere, ongi menderatzen duen erderan ere erabiltzen delako.
Beraz, terminologoak ez ditu argudio ugari "proiektu izar" baztertzeko, nire ustez. Beste modu batera ere esan daitekeela "proyecto estrella" euskaraz? Eta zer ez. Gure erdera baten kalkoa dela? Eta zer ez.
Xabier Andonegi
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: o-lertxundi a bildua ivap.es
Bidaltze-data: asteazkena, 2012.eko urtarrilak 25 15:50
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
Beste nonbaiten, leku asko eta onetan, erabilia izatea zergatik onartzen duzue besterik gabe, argudiorik gabe? Edo argudioa ote da ba hori bera, bere horretan? Beste batek esan du eta kitto.
Begira, lehengoan Eroskin, sukaldeko ontzien lekuan: Eltxeak eta Beirategiak.
Eltxean argi dago akatsa dela, baina beirategia gaztelaniazko vajilla-ren baliokidetzat jo behar dugu orain?
Eta lehen aipatu ditudan horiek guztiak ere ontzat eman behar al ditugu, "zeba bai"?
Gainera, gauzak nola esaten diren hori oso erlatiboa da, denbora kontua da. Lehen gauzak era batera esaten ziren eta orain beste batera.
Adibidez, lehen langileak langile ziren eta orain giza baliabide edo enplegatu. Zein da hobea? Orain erabiltzen dena, orain erabiltzen delako?
Beste hitz asko ere aldatu ditugu ba, erabiliak izan arren. Non dago hortaz esaten dena onargarritzat jotzearen muga? Edo ez dauka batere?
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Xabier
Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 15:33
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella
Bale, Oihana, baina, orduan, zu planteatzen ari zarena da gure inguruko hizkuntza nagusiek eta guk geuk ere, gure eguneroko hizketaldietan, erabiltzen dugun espresio baten kontrakarrean joatea... eta, horretarako, oso sendoa izan behar du argudioak. Nik ezin dut aurkitu mezu honen hasieran aipatutakoak baino sendoagorik.
Zer argudio da zurea? Esan duzu "trakeskeria" bat dela "izar"
erabiltzea. Zergatik?
Xabier Aristegieta
Xabier<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012-01-25):
> Lehen bidali dudan mezua sinatu gabe joan zait, eta egiletza argitzeko
> bakarrik bidaltzen dut hau.
>
> Xabier Aristegieta
>
> o-lertxundi a bildua ivap.es<o-lertxundi a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen
> (2012-01-25):
>> Nik ez det esan "ezin", inondik inora.
>> Zuk zure iritzia eman duzu, hona hemen nirea: noiz arte jarraituko
>> dugu itzultzen gauzak "esaten diren bezala" eta ez "esan beharko
>> liratekeen bezala"? Alegia, alderantzizkoaren aldekoa naiz ni.
>>
>> Esaten diren bezala esaten ditugu, gero: talde desabantailadunak,
>> giza baliabideen birkokatzea, izendapen aske, zuzkidura-bizitegi,
>> zabor iraunkorra eta kafe jasangarria, ingurumen-alderdi, gaixo akutu
>> eta azpi-akutu eta abar eta abar.
>>
>>
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
>> Noren
>> izenean: Koldo Biguri
>> Bidaltze-data: miércoles, 25 de enero de 2012 15:15
>> Nori: ItzuL
>> Gaia: [itzul] proyecto estrella
>>
>> Ondo,
>>
>> Zer dela eta ezin da esamolde hori itzuli Argian, Berrian, Zuzeun,
>> Goiena albistarian, Garan, Irutxuloko Hitzan eta beste hainbat eta
>> hainbat weborritan lasai asko erabiltzen duten bezala?
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago