[itzul] proyecto estrella

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Urt 26, 11:13:12, CET 2012


Azken lerrokadan akats bat dago eta zuzenduta bidaltzen dut:
izar/bandera.

Eta zergatik lotu nahi gatzaizkio jatorrizkoari horrenbeste? Ingelesez
ere badute "star project" egitea, baina ez dute egiten. Eta zergatik ez?
Diglosiarik ez dutelako. Guk bai, baina gainera beste aje bat daukagu:
batzuk diglosiapean etsita daudela, eta beste batzuk hala behar
duelakoan sutsu (bertan lo eta bertan goxo).

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: osteguna, 2012.eko urtarrilak 26 11:08
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] proyecto estrella

<<Jon, adiera hori euskaraz adjektiboen bidez emateko modu asko daudela
diozu, baina, oker ez banago, egin duzun proposamen bakarrak, hara
non, "izar" hitza erabiltzen du.>>

Hortxe dago gakoa, Xabier: "izar" erabili dut baina izen moduan, ez
adjektibo moduan. Esaldiari transposizioaren teknika aplikatu diot,
gramatika kategoria aldatu dut (itzultzailearen tresnetako bat,
naturaltasunaren helburua gordetzen duena, bide batez esanda, Koldo).

Bestalde, aposizioan erabiltzea zilegia den arren, egitura mantentzeko
grina biziegia izanez gero, aukeran "proiektu bandera" naturalagoa
ikusten dut euskaldun batek lehenengoan ulertzeko, baina ez gaztelaniaz
ondo dakielako, euskalduna delako baino. Emakumeei eta modu peioratiboan
aplikatu zaiela? Garaian garaikoa, gaur egun ez litzateke inor irainduta
sentituko emakume bandera esateagatik; aitzitik (OEH: Azkue, mujer
desenvuelta; "Munagurengo atso banderaa", mujer osada de Munaguren),
trebea eta ausarta izatea bertutea da. Hitza ez da berez gaitzestekoa,
besteetatik nabarmentzen dela esan nahi baitu, emakumea nabarmentzea
txarto ikusten zen lehen, emakume banderaren ausardia zen lehen
gaitzetsia. Baina hori, zorionez, aldatuta dago.

Baina harira bueltatuta, gaztelania ez da gure beste hizkuntza, baldin
"gure" esanda 'euskaldunon' adierazi nahi bada. Hortxe dago ustela, eta
gainerako gaitzen zelula ametariko bat (hemen beste digresio bat egingo
nuke, hots, Espainian espainol huts baina Euskal Herrian ezin euskaldun,
basko-espainol izan behar). Bakoitzarena bakoitzak jakingo du, baina
'gure' beste hizkuntzak gutxienez gaztelania eta frantsesa dira.

Bestetik, irizpide minimoak Euskaltzaindiak jartzen ditu; kide guztiak
hizkuntzalari edo filologo ez dituen arren, errespetagarriak badira, eta
denak batera baino errespetagarriagoa instituzioa bera. Eta maileguak
normal irensteko gutxien-gutxieneko irizpideetako bat hizkuntza horietan
bietan erabiltzea izaten da. Eta baldintza hori ez da betetzen.

Baina "proyecto estrella", gainera, ez da termino bat, literatura
baizik; lirika edo epika, ez dakit. Beraz, modu berean euskaratu behar
da.

Eta zergatik lotu nahi gatzaizkio jatorrizkoari horrenbeste? Ingelesez
ere badute "flag project" egitea, baina ez dute egiten. Eta zergatik ez?
Diglosiarik ez dutelako. Guk bai, baina gainera beste aje bat daukagu:
batzuk diglosiapean etsita daudela, eta beste batzuk hala behar
duelakoan sutsu (bertan lo eta bertan goxo).

Jon



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago