[itzul] proyecto estrella (terminologia-kontuak)

MAITE IMAZ maiteimaz a bildua clientes.euskaltel.es
Or, Urt 27, 10:34:15, CET 2012


Ez nator izarri buruz ezer esatera, terminologia-lanari buruz baizik.
Terminologia lantzerakoan irizpide bat baino gehiago hartzen dira kontuan: irizpide linguistikoak, terminologikoak eta soziolinguistikoak. 
Irizpide linguistikoen arabera temnoek hizkuntzaren sisteman integratzeko gaitasuna izatea hartzen da kontuan; berengandik forma eratorriak eta horien sailak (familiak) sortzeko bidea eman dezatela alegia.
Irizpide terminologikoen arabera terminoak ez dira unitate isolatuak; terminoak kontzeptu-sistema baten barruan daude eta, horregatik, termino batek ez du gatazkarik sortu behar eremuko sistemako gainerako kontzeptuekiko. Beraz, terminoen egokitasuna kritikatzeko orduan ere sistema-kontzeptu osoa (familia osoa) hartu behar da kontuan, ez termino solte bakarra eta, are gutxiago, testuingurutik aterata. Komeni da, baita ere, erlazio unibokoa eratzea kontzeptuaren eta izendapenaren artean; hau da, termino bakoitzak kontzeptu konkretu eta bakar bat izendatzea, inolako anbiguotasunik sortu gabe. Askotan ezinezoa iaten da baina zenbat eta hizkuntza espezializatuagoa, orduan eta errazagoa da unibokoa izatea.
Irizpide soziolinguistikoen arabera, termino batek ezarpen-maila altua badu, edo eremuko adituek ontzat eman eta hobetsi badute ez da aldatu behar, pisuzko arrazoirik ezean. Ez ditugu pisuzko arrazoitzat jotzen gustukoa ez izatea, besterik gabe, edo azpieuskalki batean ezezaguna izatea, nahiz eta euskararen eremuan hedatuago dagoen forma hobesten saiatu.
Terminologia-lanerako irizpideak ikusgai daude hemen: 
 
http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/eu_12421.html
Maite Imaz
 


----- Mensaje original -----
De: o-lertxundi a bildua ivap.es
Fecha: Viernes, 27 de Enero de 2012, 8:22 am
Asunto: Re: [itzul] proyecto estrella
A: itzul a bildua postaria.com

> Egun on, 
> 
> Azkenean ados ote gaude ba, Koldo? Hein batean behintzat bai.
> 
> Ni, zure azalpenaren arabera, traduktologoagoa naiz, askoz,
> hizkuntzalari baino. Herri-herriko hizkeraz itzultzearen aldekoa naiz,
> erabat. 
> 
> Alabaina, izar hitzaren erabilera hori egunerokoa denik ezin esan,
> nirean ez behintzat. Zenbaten ahotan entzun duzu ba zuk hori? Nik
> inorenean ez. Eta egunerokoa izanagatik ere, onargarria denik, 
> hori ere
> ezin esan (hainbat adibide ikusi ditugu). Hor dago zure 
> iritziaren eta
> nirearen arteko aldea; ulertu dizudanaren arabera, eguneroko kaleko
> hizkuntzaren aldekoa zara zu, baita ni ere, baina eguneroko kaleko
> hizkuntzaren edozein adierazpideren aldekoa ere bazara zu, eta ni,
> berriz, ez. 
> 
> Hizkuntzan, beste edozertan bezalaxe, eboluzioa naturala da, 
> ezin zaio
> berez datorrenari hesirik jarri; baina eboluzioak ekarritakoari 
> bai jar
> diezaiokegu, ezta? Batez ere, gure eboluzioa -gure inguruko beste
> hizkuntzena ez bezala, edo ez hainbeste- mendekotasunetik 
> datorrelako. 
> 
> Eta bai, George Cloony zine-izarra izan eta esan daiteke, eta 
> nik neuk
> ere kabinan erraz asko emango nuke horren ordaina. Baina izen eta
> adjektiboen inguruan ibili dugun sestraren ondoren, niri argi geratu
> zait ez direla gauza bera zine(KO) izarra eta proiektu izarra. 
> 
> 
> "Zuzentasun onargarri bakarra al da zuzentasun linguistikoa, ala
> besterik ere egon daiteke?" Jakingo bazenu zenbat eztabaida ibiltzen
> ditudan nik gure lantoki honetan itzultzaile askorekin eta, are 
> gehiago,terminologoekin, zenbat haserre eta zaputz, zuzen eta 
> arauzko diren
> "zuzkidura", "ingurumen-izaerako hobetze-helburu", lehengoan 
> aipatutako"giza baliabideen aldi baterako berresleitze" eta abar 
> ametitu ezin
> ditudalako, nahiz ez dakit zeinek ez dakit zer unibertsitatetan edo
> argitalpenetan esandakoak izan?
> Benetan, jakingo bazenu....
> 
> "Nahi baduzue, Udako Unibertsitaterako ikastaro bat antola genezake
> honetaz, txantxa-asmorik gabe esanda. Norbaitek hartu nahi erronka?"
> Baten batek antolatuz gero, ni presente. 
> 
> Nik ere badut gogoa, bai, gure itzulkerari buelta eder bat emateko,
> premiya ederra dakagu-ta!!! 
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago