[itzul] Orientalística
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Al, Urt 30, 15:40:00, CET 2012
Ezeztapen bipilegia iruditzen zait esatea gaztelaniaz ez dagoela "orientalística". Begiratzen baduzu "Diccionario del Espańol Actual", Manuel Seco, Olimpia Andrés eta Gabino Ramos-ena, bere bigarren edizio eguneratuan, behintzat, hauxe diola ikusiko duzu:
Orientalística: conjunto de disciplinas relativas al estudio de las lenguas y culturas del Oriente.
Estekak ere mordo bat agertzen dira. Adibidez, hau: http://www.elpais.com/articulo/cultura/EGIPTO/ORIENTE_PROXIMO/CULTURA_FARAONICA_EGIPCIA/congreso/muestra/pujanza/orientalistica/Espana/arqueologia/Mesopotamia/ha/revisar/expertos/elpepicul/20000404elpepicul_14/Tes
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 30 de enero de 2012 15:26
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Orientalística
Mailegatzekotan, 'orientalismo' forma hartuko nuke. Alde batetik, gaztelaniaz, *orientalística ez dago, 'orientalismo' baino. Eta:
Ingelesez, Orientalism
Frantsesez eta katalanez, orientalisme
Portugesez, orientalismo
Turkieraz, oryantalizm
Hizkuntza eslaviarrek beste erro batzuetatik jotzen dute.
Alemanak, hizkuntza germanikoek eta ingurukoek jotzen dute '-istika' amaiera erabiltzera (ortografia aldaerak gorabehera).
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko urtarrilak 30 13:07
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Orientalística
Kaixo: nola eman dezaket hori euskaraz? Eman al duzue inoiz?
"Friedrich Rückert fue un importante catedrático alemán de
orientalística durante los siglos s. XVIII y XIX"
Mila esker aurrez
Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago