[itzul] Orientalística
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Urt 30, 16:02:22, CET 2012
Bipila, bai, bipilegia ez. "Egotea" zer den definitu beharko genuke. Asko begiratu barik Googlen "diccionario español" idatzi eta lehen orrialdean agertzen diren esteketan, batean ere ez "dago". Esanguratsua, bipilaz gain.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Aristegieta, Xabier
Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko urtarrilak 30 15:40
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Orientalística
Ezeztapen bipilegia iruditzen zait esatea gaztelaniaz ez dagoela "orientalística". Begiratzen baduzu "Diccionario del Español Actual", Manuel Seco, Olimpia Andrés eta Gabino Ramos-ena, bere bigarren edizio eguneratuan, behintzat, hauxe diola ikusiko duzu:
Orientalística: conjunto de disciplinas relativas al estudio de las lenguas y culturas del Oriente.
Estekak ere mordo bat agertzen dira. Adibidez, hau: http://www.elpais.com/articulo/cultura/EGIPTO/ORIENTE_PROXIMO/CULTURA_FARAONICA_EGIPCIA/congreso/muestra/pujanza/orientalistica/Espana/arqueologia/Mesopotamia/ha/revisar/expertos/elpepicul/20000404elpepicul_14/Tes
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 30 de enero de 2012 15:26
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Orientalística
Mailegatzekotan, 'orientalismo' forma hartuko nuke. Alde batetik, gaztelaniaz, *orientalística ez dago, 'orientalismo' baino. Eta:
Ingelesez, Orientalism
Frantsesez eta katalanez, orientalisme
Portugesez, orientalismo
Turkieraz, oryantalizm
Hizkuntza eslaviarrek beste erro batzuetatik jotzen dute.
Alemanak, hizkuntza germanikoek eta ingurukoek jotzen dute '-istika' amaiera erabiltzera (ortografia aldaerak gorabehera).
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Bidaltze-data: astelehena, 2012.eko urtarrilak 30 13:07
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Orientalística
Kaixo: nola eman dezaket hori euskaraz? Eman al duzue inoiz?
"Friedrich Rückert fue un importante catedrático alemán de
orientalística durante los siglos s. XVIII y XIX"
Mila esker aurrez
Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago