[itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari
Edurne de Arriba Madrazo
edurne_dearriba a bildua hotmail.com
Ost, Uzt 4, 22:47:07, CEST 2012
"Maitasun asko" dagoela esan nahi dut baina aditza aipatu gabe eta "ugari" erabiliz. Beraz, bi hauen artean, zuzena al da bigarrena??
1. "Maitasun ugari" (agian "maitasun harreman ugari" uler daiteke "maitasun asko"ren ordez) 2. "Maitasuna ugari" (maitasuna ugari (dago)?). "Lana franko egin" egitura datorkit burura eta beraz, "maitasuna ugari"k belarrira ondo ematen dit, baina ez dakit zuzena den.
Eskerrik asko Iker aurreko ekarpenengatik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120704/e64d77ca/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago