[itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ost, Uzt 4, 23:26:20, CEST 2012


Bai, guztiz zuzenak dira biak.

 

Batean IZENA + ZENBATZAILE ZEHAZTUGABEA genuke: izen artikulurik gabea, gehi
zenbatzaile zehaztugabea 'determinatzaile' gisa edo.

 

Bestean, IZEN ARTIKUKULUDUNA (Sing edo Plur.), subjektoa-edo, gehi
ZENBATZAILE ZEHAZTUGABE, ATRIBUTU gisa-edo, tartean pausa, etena, are koma
bat agertu litezkeelarik.

 

Baina berdin gertatzen da beste kasu askotan ere (DIRU ASKO DAUKA // DIRUA
ASKO DAUKA /// LAGUN ASKO DAUZKA // LAGUNAK ASKO DAUZKA), edota  izena +
adjektiboa segidetan ere (ETXE HANDIA DAUKA // ETXEA HANDIA DAUKA // ETXEA
OSO HANDIA DAUKA.).

 

Ondo izan

 

Bittor

 



Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,

ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak

===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

 

From: Edurne de Arriba Madrazo [mailto:edurne_dearriba a bildua hotmail.com] 
Sent: Wednesday, July 04, 2012 10:47 PM
To: Itzul Postaria Galderak
Subject: [itzul] maitasun ugari / maitasuna ugari

 

"Maitasun asko" dagoela esan nahi dut baina aditza aipatu gabe eta "ugari"
erabiliz. Beraz, bi hauen artean, zuzena al da bigarrena??

 

1. "Maitasun ugari" (agian "maitasun harreman ugari" uler daiteke "maitasun
asko"ren ordez) 

2. "Maitasuna ugari" (maitasuna ugari (dago)?). "Lana franko egin" egitura
datorkit burura eta beraz, "maitasuna ugari"k belarrira ondo ematen dit,
baina ez dakit zuzena den.

 

Eskerrik asko Iker aurreko ekarpenengatik.

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120704/b5ad321d/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120704/b5ad321d/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120704/b5ad321d/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120704/b5ad321d/attachment-0002.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago