[itzul] "carácter no dirigido"

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ast, Uzt 19, 21:01:04, CEST 2012


Ikerketetan izaten dira horrelako gauzak, galdera bat edo proba bat ez da "dirigido" emaitza irekia denean, ez denean zerbait jakinaren bila, eta bide horretatik "actividad no dirigida" izan daiteke zerbait jakinera bideratua ez dena, parte hartzaileei askatasuna uzten zainean, baina testuingurua ezagutu gabe ezin erran; zuk ikus dezakezu ea zeure testuinguruan horrelako interpretazioa balio zaizun.

Bakartxo






> Message du 19/07/12 12:44
> De : "itzuli mitzuli" 
> A : itzul a bildua postaria.com
> Copie à : 
> Objet : [itzul] "carácter no dirigido"
> 
> Kaixo, lagunok:
> 
> Ekimen baten balorazioa egiten duen txostena itzultzen dihardut; hona hemen nire kontsulta: "Al ser una actividad de carácter no dirigido..." Zela itzuliko zenukete? Kontua da ez dudala ondo ulertzen zer esan nahi duen jarduera hori "no dirigido" izate horrek. Mila esker.
> 
> Aintzane
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120719/891d2d15/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago