[itzul] Lanzadera
B. Oihartzabal
b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Or, Eka 1, 22:01:50, CEST 2012
Nola Erranek 'navette' sarreran 'joan-jinkari' proposatzen du,
Iparraldean hitz hori erabiltzen baita (Herria astekaria lekuko):
"Batzuek diote ere hiri erdi hori arrunt debekatu behar litakeela
autoeri, aparka-lekuak hiri bazterrean egin eta autobus ttipi
joan-jinkari batzu ibil-arazi aparka-leku horien eta hiri erdi horren
artean...".
"Preseski, ainitzek azkarki estimatu dutena azken bi hilabete horietan,
autobus joan-jinkariak izaitea hor gaindi eta urririk"
Hegoaldean nekez erabil baitaiteke 'jin' aditza, 'etorri'-rekin egin ote
daiteke holakorik, 'autobus joan-etorrikaria', hots?
bnt
Le 01/06/2012 15:47, Aitor Duñabeitia a écrit :
> Ez dakit, bada. Nahiz Zehazki hiztegiak hala ekarri... Euskal
> Hiztegiak (hau ere, Saratsolarena) ondoko definizioa dakar, berba
> horretaz. OEH hiztegiak zer dakarren ere begiratu liteke:
> www.euskaltzaindia.net/oeh <http://www.euskaltzaindia.net/oeh>
>
> *anezka.* /iz/. (*1745, 1802) Ehundegietan, haria daraman tresna,
> bilbearen hariak irazkiaren gainetik eta azpitik alde batetik bestera
> zeharka pasatzeko erabiltzen dena. Ik. *bilbatu*. /Anezka zotza/
> /
> /
> /Aitor
> /
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com
> <mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com>> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
> ekaren 01a 13:30):
>
>
> Zerrenda honetan bertan
> (http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/29944/match=autob%C3%BAs+lanzadera)
> <<lotura-autobus>> proposatu da lehenago.
>
> Egoki iruditzen zait.
>
>
> Asier Larrinaga
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120601/0c2e2e63/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago