[itzul] Lanzadera

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Or, Eka 1, 22:18:24, CEST 2012


joan-jinkaria polita da, baina ez oso zehatza; erran nahi baita, joan-jinak era askotakoak izaiten ahal direla: "miarritzetik dublinera hegaldi joan-jinkariak ibiltzen dira", kasurako; zure adibideak oso argiak dira, baina testuinguruak egiten ditu argi.

bestalde, joan-etorkari bezalakoak ez dira posible; joan-etorriko, bai, baina adiera honetarako nahi dugun zehaztasunik gabea.

orain arte ikusitakoak ikusita (eta Iparraldean sorturiko berezko tradizioa errespetatuz), zalantzarik ez dut lotura-autobusa dela formarik erabilgarriena: argia da, testuingururik gabe lehen begi-kolpean atzematen dena, eta zehatza.

x.m.e.

El 01/06/2012, a las 22:01, B. Oihartzabal escribió:

> Nola Erranek 'navette' sarreran 'joan-jinkari' proposatzen du, Iparraldean hitz hori erabiltzen baita (Herria astekaria lekuko):
> "Batzuek diote ere hiri erdi hori arrunt debekatu behar litakeela autoeri, aparka-lekuak hiri bazterrean egin eta autobus ttipi joan-jinkari batzu ibil-arazi aparka-leku horien eta hiri erdi horren artean...".
> "Preseski, ainitzek azkarki estimatu dutena azken bi hilabete horietan, autobus joan-jinkariak izaitea hor gaindi eta urririk"
> Hegoaldean nekez erabil baitaiteke 'jin' aditza, 'etorri'-rekin egin ote daiteke holakorik, 'autobus joan-etorrikaria', hots?
> bnt
>  
> 
> 
> Le 01/06/2012 15:47, Aitor Duñabeitia a écrit :
>> 
>> Ez dakit, bada. Nahiz Zehazki hiztegiak hala ekarri... Euskal Hiztegiak (hau ere, Saratsolarena) ondoko definizioa dakar, berba horretaz. OEH hiztegiak zer dakarren ere begiratu liteke: www.euskaltzaindia.net/oeh
>> 
>> anezka. iz. (*1745, 1802) Ehundegietan, haria daraman tresna, bilbearen hariak irazkiaren gainetik eta azpitik alde batetik bestera zeharka pasatzeko erabiltzen dena. Ik. bilbatu. Anezka zotza
>> 
>> Aitor
>> 
>> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko ekaren 01a 13:30):
>> 
>>        Zerrenda honetan bertan (http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.itzul/29944/match=autob%C3%BAs+lanzadera)             <<lotura-autobus>> proposatu da lehenago.
>> 
>>        Egoki iruditzen zait.
>> 
>> 
>> Asier Larrinaga
>> 
>> 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120601/b394164d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago