[itzul] Copago + etika
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
As, Eka 5, 12:12:27, CEST 2012
Samaniego baino hurbilagokoak ere badira, Itziar, askoz nabarmenagoak,
arreta jarri beharrekoak ikusezintasun iraingarri horri aurre egiteko.
Esate baterako, hain gustura kantatzen bide dugun hau:
"Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia...".
Edo harako "gauden denok anai"...
Edo, niretzat nabarmenen gailurra dena, jendea (gizon eta emakume!)
zutitzera behartzen duen beste folkloriko-martzial hau:
"Agur, jaunak; jaunak, agur..."
Ez dator, ez, gaitz guztia edo gehiena itzulpenetatik, eta
eztabaidatzekoa da, bistan da, zer jarrera dagokion itzultzaileari
halakoen aurrean.
Nolanahi ere, nik uste, bi kontu batera sartu ditu Koldok, izatez
bereizi beharrekoak direnak, "moralki zuzen" izate horretan.
Itzulpengintzari buruzko lan teorikoetan, nik dakidala,
jatorrizkoarekiko fideltasun-gorabeherei dagokio itzultzailearen
"moral"aren kontua. Manu Lopezen araberako "manipulazioak" ere, oker
ez banago, arlo horretakoak dira berez.
Gero, jakina, politiko-ideologikoki zuzentzat jotzen denaren
gorabehera nahasten da horrekin: manipulazio batzuen motibazioak zein
diren, alegia. Baina, izatez, bi gauza dira.
Barkatu argitu beharrez areago nahastu badut eztabaida.
Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar
(Itzultzailea:NAO/BON)<idiezdes a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen
(2012-06-05):
> Interesgarria eztabaida, oso-oso interesgarria.
>
> Koldo, galdera bat baino ez: zergatik bihurtuko zen Samaniego antisexista
> "avant-la-lettre" zuk itzulpenean "gizona" ipini beharrean "gizakia" ipini
> izan bazenu?
> Gizaki hitza euskaraz ez da soilik "gizon-emakumeen multzoko banako
> bakoitza", "gizaseme" ere bada, eta garai bateko euskaran 2. adiera horretan
> erabiliko zen maizenik. Eta, bestalde, Samaniegok "El hombre" zioenean,
> nortaz ari zen? Gizasemeez soilik? Edo modu generikoan erabiliko zuen hitz
> hori?
>
> Itziar
> ________________________________
> De: Koldo Biguri [mailto:kbiguri a bildua yahoo.es]
> Enviado el: lunes, 04 de junio de 2012 14:44
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Copago + etika
>
> Karlos:
>
> Interesgarriak linkak, baina zer esanik franko zegok lehenengoak dioenaz;
> adibidez, sexismoa dela eta: jatorrizko testua sexista bada (edo faxista,
> edo komunista, edo nahi duguna), aldatu behar dugu itzulpenean? Nik
> behintzat ezetz uste diat. Hurbiletik dagokidan adibide bat ipinita:
> norbaitek kritikatu zidak Samaniegoren alegien itzulpenetan "el Hombre"
> esamoldea beti "Gizona" itzuli nuela, eta antza denez "Gizakia" ipini behar
> nuen, Samaniego antisexista "avant-la-lettre" bihurtuz. Nik ez diat uste
> XXI. mendeko ikusmolde sozio-ideologikoaz itzuli behar denik XVIII mendeko
> testu bat... ez eta XXI. mendeko testuak ere.
> Eta Peter Newmarkek dioenaz, alegia "itzulpenak moralki zuzenak" izan behar
> duela, uf! Nork erabakitzen du zer den hori? Eta zein irizpideren arabera?
> Jatorrizkoa aldatzeraino bezain moralki zuzena?
>
> Koldo Biguri
>
> ________________________________
> De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: Lunes 4 de junio de 2012 13:31
> Asunto: Re: [itzul] Copago + etika
>
> http://www.slideshare.net/monisalv/etica-traduccion
>
> http://www.slideshare.net/EugenioAnez/tica-y-traduccin
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago