[itzul] Copago + etika

Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar (Itzultzailea:NAO/BON) idiezdes a bildua cfnavarra.es
As, Eka 5, 10:42:22, CEST 2012


Interesgarria eztabaida, oso-oso interesgarria.

Koldo, galdera bat baino ez: zergatik bihurtuko zen Samaniego antisexista "avant-la-lettre" zuk itzulpenean "gizona" ipini beharrean "gizakia" ipini izan bazenu?
Gizaki hitza euskaraz ez da soilik "gizon-emakumeen multzoko banako bakoitza", "gizaseme" ere bada, eta garai bateko euskaran 2. adiera horretan erabiliko zen maizenik. Eta, bestalde, Samaniegok "El hombre" zioenean, nortaz ari zen? Gizasemeez soilik? Edo modu generikoan erabiliko zuen hitz hori?

Itziar
________________________________
De: Koldo Biguri [mailto:kbiguri a bildua yahoo.es]
Enviado el: lunes, 04 de junio de 2012 14:44
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Copago + etika

Karlos:

Interesgarriak linkak, baina zer esanik franko zegok lehenengoak dioenaz; adibidez, sexismoa dela eta: jatorrizko testua sexista bada (edo faxista, edo komunista, edo nahi duguna), aldatu behar dugu itzulpenean? Nik behintzat ezetz uste diat. Hurbiletik dagokidan adibide bat ipinita: norbaitek kritikatu zidak Samaniegoren alegien itzulpenetan "el Hombre" esamoldea beti "Gizona" itzuli nuela, eta antza denez "Gizakia" ipini behar nuen, Samaniego antisexista "avant-la-lettre" bihurtuz. Nik ez diat uste XXI. mendeko ikusmolde sozio-ideologikoaz itzuli behar denik XVIII mendeko testu bat... ez eta XXI. mendeko testuak ere.
Eta Peter Newmarkek dioenaz, alegia "itzulpenak moralki zuzenak" izan behar duela, uf! Nork erabakitzen du zer den hori? Eta zein irizpideren arabera? Jatorrizkoa aldatzeraino bezain moralki zuzena?

Koldo Biguri

________________________________
De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Lunes 4 de junio de 2012 13:31
Asunto: Re: [itzul] Copago + etika

http://www.slideshare.net/monisalv/etica-traduccion

http://www.slideshare.net/EugenioAnez/tica-y-traduccin


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120605/8d3e39e2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago