[itzul] Copago
alberto errea
aerreair a bildua navarra.es
As, Eka 5, 13:28:40, CEST 2012
Jon Aurre <jonaurre a bildua ...> writes:
>
> Egun on:Zelan itzuli beharko genuke "copago" berba dontsu hau? Izan egun
ona. Jon Aurre
>
Nik "ordainkidetza" erabiliko nuke, nahiz eta kakofonikoa izan.
Eztabaida interesgarria benetan. Nere ustez hitza itzuli behar dugu, islatzen
duen errealitatearen alde edo kontra egon. Kasu honetan, ni "copago" horren
kontra nago, baina argi dago ez dela berriro edo bitan ordaintzea, baizik
zerbitzu edo produktuaren zati bat ordaintzea (beste zatia, administrazioak
ordaintzen du).
Azkenean, tasa pagatzea da, askotan egiten duguna (botikekin, hezkuntza ikastaro
baten matrikulazioekin, etab.), baina ziur asko ingelesaren eraginagatik (copay,
copayment) hedabideetan "copago" nagusitu da.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago