[itzul] Copago

Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea) amendioa a bildua cfnavarra.es
As, Eka 5, 12:00:29, CEST 2012


Tira, interpretazioaren kasuan zailagoa da, "EHn" esateko "Vascongadas, Navarra y provincias vascofrancesas" esan behar badu interpreteak, ederra du lana....

Baina adibideak ere balio du. Inongo euskalduni begietan minik ematen ez dion "Euskal Herri" hori, euskalfobiak jotako zenbait begitan testua zuzenean panfleto abertzaletzat jotzeko aitzakia da, entelekia baten izenean ari delakoan eta bla eta bla. Adibidez, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, duela urte batzuk, bere eragin eremua Euskal Herria zela esateko, gaztelaniazko testuan "territorios de habla vasca" zioen. Eusko Ikaskuntzaren inguruko bati baino gehiagori entzun diot "Vasconia" erabiltzen.

Egokituko balitzait politikari abertzale baten ahotan "Euskal Herrian" interpretatzea Madrilgo Senatuan, zalantzarik gabe, "en Euskal Herria" emanen nuke. Baina hizlaria hizkuntzaren edo kulturaren arlokoa balitz, "euskaldun jendea" adierazi nahiko balu horrekin eta ez eremu geografiko bat, eta entzuleak nor diren ikusita, buruari eraginen nioke soluzio baten bila.

Aitzol

________________________________
De: Koldo Biguri [mailto:kbiguri a bildua yahoo.es]
Enviado el: martes, 05 de junio de 2012 11:23
Para: Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)
Asunto: Re: [itzul] Copago

Aupa, Aitzol:

Nire ustez, honelako kasuetan auzitan dagoena da zer eskubide ote dugun itzultzaileok jatorrizko testuak manipulatzeko (zentzu teknikoan esanda, Manu Lopez Gaseniren tesiari jarraituz, eta ez zentzu peioratiboan) hartzailearen aitzakiarekin igortzaileari galdetu ere egin gabe. Itzulpena komunikazio ekintza bat da, igortzaile bat, bitartekari bat eta hartzaile bat dituena: bitartekariak noiz, nola eta zergatik alda dezake igortzailearen mezua, hartzailearen kariaz? Bego, igorlea existitzen ez denean (hildako literaturagileak, adibidez); baina telefono-dei baten distantziara dagoenean ere bai?
Ipini duzun beste adibidea (danzas regionales), ba berdin: ikusi beharko da zein den igorlea eta zein testuinguru komunikatibotan gertatzen den komunikazio-ekintza hori; hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiak, adibidez, nekez idatziko du testu hori; baina, demagun Espainiako Kultura Ministerioa dela igorlea... Testua balitz "...amenizará el acto con danzas regionales vascas" eta ez "danzas vascas", ulertu behar da nahita ipini dutela "regionales" hori (demagun baita nazionalismo espainiarraren kutsua uztearren). Kasu horretan, itzultzaileak nahitako kutsu hori kendu behar dio?
Daramagun eztabaida beste muturrera: ezker abertzaleak duela ez aspaldi "baskongadetan" esaten zuenean, nola euskaratu beharko genuen: "en la CAV", "en el PV", "en Euskal Herria", "en Euskadi", ala "en las vascongadas"? Edo gaur egun bertan "Euskal Herria" erabiltzen denean esparru abertzalearen barruan, nola itzuli behar du gaztelaniara, demagun Madrilgo Senatuan diharduen euskal interpreteak, zure ergudioari jarraitu kontuan izanik Senatuan dauden hartzaileen gehiengoaren pentsamoldea: "El País Vasco", "CAV", "Euskadi", "Vasconia", "Vascongadas, Navarra y provincias vascofrancesas", "Euskalerria", "Euskal Herria"...

Koldo Biguri


________________________________
De: "Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)" <amendioa a bildua cfnavarra.es>
Para: Koldo Biguri <kbiguri a bildua yahoo.es>; ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Martes 5 de junio de 2012 11:00
Asunto: RE: [itzul] Copago

Ulertzen dut zer esan nahi duzun. Baina egia da, era berean, hizkuntza bakoitzak gauzak esateko bere moldeak ere badituela. Demagun, esaterako, itzultzeko eman digutela esaldi hau: "a continuación, el grupo de danzas Ardantzeta amenizará el acto con danzas regionales". "Danzas regionales" horrekin, gaztelaniaz, de la CAV, de Navarra, del País Vasco, del norte de España... esan nahi da. Gaurko euskaldun batek baina, zer ulertzen du "eskualdeko dantzak" irakurtzen duenean? Durangaldean, dantzari dantza; Baztanen, mutil-dantzak; Erriberan, paloteauak... berdin gertatzen da "nacional" horrekin. Euskal abertzaleak ere erabiliko du erdaraz "a nivel nacional" Espainiari buruz jarduteko. Baina euskaraz? "nazio mailan" esaten dugunean, zer ulertzen du euskaldunen gehiengoak? nik "a nivel nacional" itzuli behar dudanean, egokiago ikusten dut "Espainia mailan" jartzea, "nazio mailan" baino. Eta horrekin ez dut uste inolako kode deontologiko urratzen ari naizenik.

Aitzol

________________________________
De: Koldo Biguri [mailto:kbiguri a bildua yahoo.es]
Enviado el: lunes, 04 de junio de 2012 12:47
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Copago

Bai, Karlos; baina itzultzaileak gaituk eta ez kritiko sozialak. Eta itzultzaileak ez luke iruzurrik egin behar (Petrik dioen bezala, nire lapsus digital bat aprobetxatuz) bere "ideologia" edo ikusmoldea sartzeko itzulpena delakoan. Eta tentazio horretan asko erortzen dira; adibide askoren artean, bat: Bilboko postetxe nagusiko lehoi baten azpian ikusitakoa: "Nacional>Estatu barrukoa", itzulpen hau egin duenak bere ideologiaren arabera jokatu du, eta ez itzulpen-eskatzailearen borondatearen arabera: ez al doa "gure kode deontologikoa" delakoaren kontra?

Koldo Biguri


________________________________
De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Lunes 4 de junio de 2012 12:21
Asunto: Re: [itzul] Copago

>Espainiako administrazioak "copago" hitza asmatu duenean, bistan da ez duela "repago" erabili nahi.

Jakina, Koldo, zein hartzailek irentsiko luke pilula edo injkezio hura, osterantzean? Baina, zer rodaintzen du administrazio horrek, berez, gure dirua erabili barik? Dena dela, nirea ez da hizkuntzazko proposamena. Guztiakrein ere, ez gaitezen lost in translation , esapidearen ifrentzuan zer dagoen argi izan behar dugu, "herritarraren gainordain" batez ari baita, eta ez elkarrekin edo elkarren artean ordaintzen dugun zer edo zeren gainean. Ondo segi!


Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120605/df867f3e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago