[itzul] Copago + etika

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
As, Eka 5, 13:53:23, CEST 2012


Bai, Itziar, nik garbi ulertu dut zurea, eta ados nengoen eta nago
dizunarekin. Eta ez nizun egozten aparteko aurreiritzi-zama ere:
inolaz ere adierazi edo iradoki  nahi ez nuena da hori, eta sinetsiko
ahal didazu.

Arrazoia emateko era bat zen, alde horretatik, beste adibideok
ekartzea plazara. Ez dut lortu, antza, garbi uztea hori.

Hari teknikora etorrita, bada gauza bat, hala ere, eztabaidatzen
jarrai dezakeguna. Alegia, ea "gizaki" hori (batzuek hori ere baztertu
nahi dute, "gizon"etik eratorria dela eta), ez berez egokia
linguistikoki ere, hala baita, ondo diozunez, baizik eta "sinesgarri"
ere balitzatekeen, efektu literario hutsari dagokionez, Samaniegoren
luman, ala, aitzitik, "modernotze"-efektua ez ote lukeen eragingo
irakurlearengan, ez baitauka hark buruan, ustez, testu "zahar" askorik
"gizaki" darabilenik, eta bai mordo galanta "gizon" darabiltenak
adiera horretan.

Eztabaidagai iruditzen zait hori, bestelako kontuak ahal bezain alde
batera utzita ere. Eta beste eztabaidagai bat litzateke, noski, ea
modernotze-efektu hori gorabehera, bata ala bestea den aukerarik onena
edo egoki bakarra. Hots, nola aplikatzen den hor itzultzailearen
"morala": zer galdu, aldatu edo "manipula"tzeko prest dagoen, elementu
eta guztiak kontuan harturik.

Eztabaidagai dela diot, besterik ez. Azkenean, itzultzaileak du
erantzukizuna, eta berak erabaki behar: ez al da hori "moral"aren
definizioa bera?

Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar
(Itzultzailea:NAO/BON)<idiezdes a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen
(2012-06-05):
> Juan, agian ez dut oso ongi adierazi buruan zer nerabilen aurreko mezua
> idatzi dudanean.
>
> Nik ez nuen mezuan esan nahi Samaniegoren "el hombre" itzultzean "gizona"
> ordainaren ordez "gizakia" erabiltzea hobesten nuenik ikusezintasun
> iraingarri bati aurre egiteko. Nik zera esan nahi nuen "gizakia" gizasemea
> ere badela euskaraz (eta bazela XVIII. mendean) eta, beraz, ez zitzaidala
> iruditzen ordain hori erabiltzeak jatorrizkoa manipulatzea zekarrenik.
>
> Nire mezuko galderek gogoetarako bidea izan nahi zuten. Galdera horiek,
> jakina, nire ikusmolde eta aurreiritzi sozio-ideologikoez beteta datoz
> (baita zure eta Koldoren gogoetak ere, bestalde). Nik iradoki nahi nuen gure
> eztabaidatxo hau (gizon/gizaki) gure gaur egungo eta norberaren ikusmolde
> sozio-ideologiko eta linguistikoetatik abiatzen dela eta ez Samaniegoren
> garaikoetatik. Nire ustez, gure itzulpenak gure ikusmoldeez zipriztintzen
> ditugu beti, ohartuki batzuetan eta oharkabean askotan.
>
> Itziar
>
> Enviado el: martes, 05 de junio de 2012 12:12
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Copago + etika
>
> Samaniego baino hurbilagokoak ere badira, Itziar, askoz nabarmenagoak,
> arreta jarri beharrekoak ikusezintasun iraingarri horri aurre egiteko.
> Esate baterako, hain gustura kantatzen bide dugun hau:
>
> "Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia...".
>
> Edo harako "gauden denok anai"...
>
> Edo, niretzat nabarmenen gailurra dena, jendea (gizon eta emakume!)
> zutitzera behartzen duen beste folkloriko-martzial hau:
>
> "Agur, jaunak; jaunak, agur..."
>
> Ez dator, ez, gaitz guztia edo gehiena itzulpenetatik, eta
> eztabaidatzekoa da, bistan da, zer jarrera dagokion itzultzaileari
> halakoen aurrean.
>
> Nolanahi ere, nik uste, bi kontu batera sartu ditu Koldok, izatez
> bereizi beharrekoak direnak, "moralki zuzen" izate horretan.
>
> Itzulpengintzari buruzko lan teorikoetan, nik dakidala,
> jatorrizkoarekiko fideltasun-gorabeherei dagokio itzultzailearen
> "moral"aren kontua. Manu Lopezen araberako "manipulazioak" ere, oker
> ez banago, arlo horretakoak dira berez.
>
> Gero, jakina, politiko-ideologikoki zuzentzat jotzen denaren
> gorabehera nahasten da horrekin: manipulazio batzuen motibazioak zein
> diren, alegia. Baina, izatez, bi gauza dira.
>
> Barkatu argitu beharrez areago nahastu badut eztabaida.
>
> Diez de Ulzurrun Sagala, Itziar
> (Itzultzailea:NAO/BON)<idiezdes a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen
> (2012-06-05):
>> Interesgarria eztabaida, oso-oso interesgarria.
>>
>> Koldo, galdera bat baino ez: zergatik bihurtuko zen Samaniego antisexista
>> "avant-la-lettre" zuk itzulpenean "gizona" ipini beharrean "gizakia"
>> ipini
>> izan bazenu?
>> Gizaki hitza euskaraz ez da soilik "gizon-emakumeen multzoko banako
>> bakoitza", "gizaseme" ere bada, eta garai bateko euskaran 2. adiera
>> horretan
>> erabiliko zen maizenik. Eta, bestalde, Samaniegok "El hombre" zioenean,
>> nortaz ari zen? Gizasemeez soilik? Edo modu generikoan erabiliko zuen
>> hitz
>> hori?
>>
>> Itziar
>> ________________________________
>> De: Koldo Biguri [mailto:kbiguri a bildua yahoo.es]
>> Enviado el: lunes, 04 de junio de 2012 14:44
>> Para: ItzuL
>> Asunto: Re: [itzul] Copago + etika
>>
>> Karlos:
>>
>> Interesgarriak linkak, baina zer esanik franko zegok lehenengoak dioenaz;
>> adibidez, sexismoa dela eta: jatorrizko testua sexista bada (edo faxista,
>> edo komunista, edo nahi duguna), aldatu behar dugu itzulpenean? Nik
>> behintzat ezetz uste diat. Hurbiletik dagokidan adibide bat ipinita:
>> norbaitek kritikatu zidak Samaniegoren alegien itzulpenetan "el Hombre"
>> esamoldea beti "Gizona" itzuli nuela, eta antza denez "Gizakia" ipini
>> behar
>> nuen, Samaniego antisexista "avant-la-lettre" bihurtuz. Nik ez diat uste
>> XXI. mendeko ikusmolde sozio-ideologikoaz itzuli behar denik XVIII
>> mendeko
>> testu bat... ez eta XXI. mendeko testuak ere.
>> Eta Peter Newmarkek dioenaz, alegia "itzulpenak moralki zuzenak" izan
>> behar
>> duela, uf! Nork erabakitzen du zer den hori? Eta zein irizpideren
>> arabera?
>> Jatorrizkoa aldatzeraino bezain moralki zuzena?
>>
>> Koldo Biguri
>>
>> ________________________________
>> De: karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
>> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> Enviado: Lunes 4 de junio de 2012 13:31
>> Asunto: Re: [itzul] Copago + etika
>>
>> http://www.slideshare.net/monisalv/etica-traduccion
>>
>> http://www.slideshare.net/EugenioAnez/tica-y-traduccin
>>
>>
>> Karlos del Olmo
>> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
>> 943483474
>>
>>
>
>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago