[itzul] Copago + etika
    Juan Garzia Garmendia 
    juangarzia a bildua gmail.com
       
    Ost, Eka  6, 10:07:33, CEST 2012
    
    
  
Segidakoa ere egokitu al duzue, jainkogabeok (eta are darwinista
hutsak) ere sar gaitezen (eserita banago zutitu gabe, hala ere, ni
behintzat; txapelik ez ohi darabilt, agintarien txistura
kentzekorik)?:
"Denak Jainkoak (eg)inak gire..."
Garbi dago hondorik gabekoa dela putzu hori: beti eror gaitezke beherago.
Kontua ez da, nik uste, itzultzaileontzat, manipulazio jakin bakoitzaz
dugun iritzi ideologikoa, baizik eta ea "egokitzaile"ek bezala
jokatzea dagokigun:
Xenpelar ("Iya guriak egin du"): "Gu gera iru [>zazpi] probentzi".
[Eta hurrengo ahapaldia nola "egokitu"?: "Alabes eta bizkaino / gu
gera gipuzkoano"].
Iparragirre Hendaiatik: "Hara Espaņa [>Oi Euskal Herri], lur oberikan..".
Eta abar.
>>Gaur egun, Iruņean Kantuz-en "Agur jaunak, eta andreak..." kantatzen dugu.
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago