[itzul] Wordfast pro

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Eka 7, 10:40:14, CEST 2012


> Orain arte wordfast classic erabiltzen  dot,   eta erabiltzen dot,  
> baina jakin nahi dot  erabiltzen dozuen /wordfast pro./

Zure lekuan, WFPro erabiltzeko (eta, bide batez, ordaintzeko) 
ahaleginaren ordez, WFAnywhere (www.freetm.com) hartuko nuke. Dena 
(memoriak, glosarioak, tresnak...) interneten, nahi izanez gero 
protokolo seguruaz (https), edozein ordenagailutatik, doan, memoriak eta 
glosarioak itzultzaile talde batek partekatzeko moduan, eta garapen 
ikusgarri batekin.

Adibide bakar bat azaltzearren: hartu PDF itsu bat (testu baten 
argazkia), bidali WFAra, eta ikusi emaitza! Egunotan, aurrez egindako 
itzulpenen lerrokatzaile bikain bat plazaratu dute....

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120607/c4a40882/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago