[itzul] realización profesional
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Eka 18, 10:20:20, CEST 2012
"Errealizazio profesionala" ulertuko da, erdaraz ondo badakizu, eta, hala ere, bigarrenean, ez lehendabizikoan; izan ere, gaztelaniaz "realización" irakurrita burura datorkigun lehen esanahia ez baita 'betegintzarrea' edo 'asebetetzea', 'burutzea' edo 'gauzatzea' baino. Gaztelaniaz, "realizarse" aditza erabilia da esanahi horretan, baina nominalizazioa ez da oso erabilia izan orain arte; ez bada "realización personal de..." ( edo posesibo baten ostean: "mi, tu, su... realización personal", edo "... como persona") edo aditzaren erreflexibotasuna islatzen duten antzeko testuinguruetan.
Bestalde, nik ez dut inolako lehiaketatan parte hartu. Euskaraz egitea eta euskaratzea ez da "erdal mailegua saihesteko lehiaketan" parte hartzea, euskaldun kultu baina teorian elebakarrari euskaraz ulertaraztea baino. Lehiaketa horretan hartu dut parte, ez bestetan.
Hala ere, barkatuta ;-)
Jon
________________________________
Nork: kixmi [mailto:kixmi a bildua iservicesmail.com]
Bidaltze-data: miércoles, 13 de junio de 2012 15:13
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] realización profesional
Nik "lanbide-errealizazioa" edo "errealizazio profesionala" erabiliko nuke, besterik gabe.
Ikastaroaren izenburua lehendabizikoan ulertzea nahi izanez gero.
(Barkatu "erdal mailegua saihesteko lehiaketan" parte ez hartzeagatik)
12/06/2012 14:39(e)an, jaione alberdi gabilondo(e)k idatzi zuen:
Arratsalde on. Ikastaro baten izenburua eta gaia horixe da:
'La realización profesional'. Nola eman hori euskaraz?
'Realización profesional' horrekin nik ulertzen dut lanaren bitartez
norberaren benetako izatea adieraztea edo betetzea.
Zer diostazue? Mila esker aldez aurretik.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120618/0bab6c72/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 11356 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120618/0bab6c72/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago